Eginkizuna eta Ikuspegia

Eginkizuna

Jesusen Bihotzaren Udal Egoitza Getxoko Udaleko erakunde autonomoa da. Gobernu batzarra eta lantalde profesionalak dauzka, eta izaera publikoko gizarte zerbitzua eskaintzen du adineko pertsona dependienteentzat.

Hartara, ondoko eginkizun hauek hartzen ditugu geure gain:

  • Arreta pertsonalizatua eta kalitatezkoa eman beharra, pertsonaren ikuspegi integralarekin.
  • Egoiliarren eskubideak sustatu beharra.
  • Erakundeko pertsonen gogobetetzea eta garapen profesionala, eraginkortasunerako eta kalitaterako funtsezkoak direlako.
  • Egoiliarren eta familien parte hartzea egoitzaren funtzionamendu normalean, geure helburuak lortzeko oinarrizkoa baita.
  • Erabateko kalitatean eta hobekuntzan oinarritutako kudeaketa sistema.

Horrela, honakoa lortuko dugu:

  • Egoiliarren bizi-kalitatea hobetzea.
  • Erakundeko pertsonek eta euren senideek proiektuan modu aktiboan parte hartzea eta ekarpen baliotsua egitea
  • Egoitza erabat garatzea

Ikuspegia

Getxoko Jesusen Bihotzaren Egoitzak ondokoa lortzeko asmoa du:

  • Egoitzako prozesu osoan zehar arreta bikaina ematen duelako erreferentea izatea
  • Getxoko Erkidegoko adineko pertsonentzako arretako sare baten parte aktiboa izanik
  • Pertsona multzo honentzat dauden zerbitzuen eskaintza zabaltzen, egokitzeko eta etengabe hobetzen lagunduta

 - 2014. urteko Txostena

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +