Espazio publikoan ekitaldia edo jarduera egiteko eskaera

babes zibila

Dokumentazioa

Eskariarekin batera BETI aurkeztu beharrekoa

babes zibila

- Antolatzailearen NAN, IFZ, AIZ edo Pasaportearen fotokopia eta sakelako telefono zenbakia; antolatzaileak ekitaldiak irauten duen bitartean erantzuteko prest izango du telefono hori.

- Behin-behineko instalazioen muntaiaz arduratzen den enpresaren arduradunaren izena, abizenak, NAN eta telefono zenbakia, antolatzaileak ekitaldiak irauten duen bitartean erantzuteko prest izango du telefono hori.

- Ziurtagiria egiaztatzeko Eusko Jaurlaritzaeren 44/2014 Dekretuari jarraituz, jarduera babesten duen erantzukizun zibileko asegurua kontratatu izana.

- Egin nahi denaren programa edo proiektua, behar bezala garatuta.

- Behin-behineko instalaziorik balego, haien ezaugarri teknikoak.

- Oinplano kotatuaren planoa, 1/500 eskalan gutxienez, eskatutako instalazioak eta kokapenaren inguruko erreferentziak zehaztuta eta dauden altzariak adierazita (farolak, eserlekuak,...) 

Eragin akustikoa (koadrotxoa markatzen ez bada)

Algortako jaiak

Antolatzaileak jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak duen eragin akustikoaren balorazioa aurkeztu behar du, eta, hala badagokio, neurriak hartu behar dira eragin hori aurreikusteko eta gutxitzeko.

Mugigarritasunaren analisia (koadrotxoa markatzen ez bada)

Arrigunaga san juanen

Antolatzaileak jendaurreko ikuskizunak edo jolas-jarduerak eragiten duen mugigarritasunaren analisia aurkeztu behar du. Analisi horretan adierazi behar da zer neurri berezi aurreikusten den antzemandako premiei erantzuteko.

Aldi baterako instalazioak

Extreman

Aldi baterako instalazio edo egitureei eskatuko zaizkie instalazio edo egitura finkoetan exijitzen diren jendearentzat eta jotzaileentzat segurtasun-, higiene-, eta erosotasun-baldintza berberak. Baldintza horiek, bestalde, behar bezala justifikatu beharko dira espedientean, teknikari eskudunaren ziurtagiriaren bidez.

Horrela, aldi baterako instalazioak prestakuntza duten langileek muntatuko dituzte, indarrean diren segurtasun-neurriak betez.

Muntaketa amaitutakoan eta jarduera hasi baino lehen, eskumeneko teknikariak (arkitektoa, arkitekto teknikoa, ingeniaria, ingeniari teknikoa) egindako ziurtagiria bidaliko du Getxoko Udaleko Babes Zibileko arloko e-posta helbidera (babeszibila@getxo.eus) eta entregatuko die ikuskapena egitera bertaratzen diren udaltzainei, bertan egiaztatuko da ikuskizun publikorako jarritako instalazioa, behin muntatutakoan, segurau eta sendoa dela jarritako helbururako.

Instalazioa ez da baimenduko antolatzaielak egiaztatzen ez badu, batetik, badituela erantzukizun zibilkeo asegurua izenpetuta eta -hala badagokio- autobabeserako plana, eta, bestetik, indarrean dagoen legedian aurreikusten diren gainerako betebeharrak betetzen dituela.

Karpak, jaimak, etxolak, eszenatokiak eta antzeko instalazioak

karpa

Ahalik eta lasterren eta, gutxienez, ekitaldia egin baino 15 egun lehenago, bidaliko du haiei dagokien dokumentazio teknikoa Getxoko Udaleko Babes Zibileko Arlora (babeszibila@getxo.eus).

Edonola ere, eszenatokiaren inguru osoan hesia jarri beharko dute antolatzaileek. Horrez gain, ikuskizun publikoaren antolatzaileek kartelak jarri beharko dituzte eszenatokian nahiz ikusteko moduko lekuetan, adierazteko haiek baimendu ez dituzten pertsonak ezin direla sartu.

Txosnak edo antzekoak

txoznak

Ahalik eta lasterren eta, gutxienez, ekitaldia egin baino 15 egun lehenago, honakoak bidaliko dira Getxoko Udaleko Babes Zibileko Arlora (babeszibila@getxo.eus): txosna guztien zerrenda, bertan zehatuz txosna bakoitzaren izena, arduradunen datuak, telefono zenbakiak eta dokumentazio teknikoa.

Puzgarriak

Jartzen diren guztiek beteko dituzte legeak ezarritako segurtasun baldintza guztiak, UNE:EN 14960:2007 Araua barne – Puzgarriak: Segurtasun baldintzak eta entsegurako metodoak.

Puzgarriak indarrean dauden segurtasun neurriak betez instalatu behar dira, behar bezalako sendotasun eta egonkortasun baldintzak izanik, eta lurzoruari irmoki lotuta egon behar dira. Segurtasun perimetroa metro batekoa izan behar da, gutxienez, eta instalazioa dagoen lursaila laua eta irmoa izan behar da.

Motorrak, turbinak eta instalazioaren beste berezko elementu batzuk ezin dira haurren eskura egon. Gainera, jolasgunetik urrun egongo dira.

Segurtasun arrazoiak direla medio, ezin izango dira maneiatu, ezta erabili ere, herriko argien instalazioen elementuak, horien kanpoko finkatze, gidatze edo euskarri puntuak bailiran bezala.

Honako elementu hauek ikusgai jarriko dira: baimena, erabilera-arauak, barneko edukiera (jasaten duen gehieneko karga), erabiltzeko gutxieneko eta gehieneko adina.

Jarduera une oro heldu arduradun batek kontrolatu behar du; horrek egiaztatuko du instalazioaren segurtasuna eta haurrek ondo erabiltzen dutela. Horrez gain, puzgarria ezin izango da kanpoan erabili eguraldi txarra egiten duenean (euria, haizea…). Kasu horretan, berehala gelditu beharko dute antolatzaileek jolasa.

Instalazioa aldi berean erabiltzen ari diren haurren adinak antzekoak izan behar dira; beraz, txandak ezarriko dira, adin-tarte desberdinen arabera.

Antolatzaileak ahalik eta lasterren eta, gutxienez, ekitaldia egin baino 15 egun lehenago, honakoak bidaliko ditu Getxoko Udaleko Babes Zibileko Arlora (babeszibila@getxo.eus): puzgarria jarriko duen enpresaren eta arduradunaren izena, zehaztu puzgarria umeei edo helduei dagoen zuzenduta, jabea, bere NANa eta sakelako telefono zenbakia, baita dagokion dokumentazio teknikoa ere.

Txurro-dendak

Ziurtagiria eduki beharko du egiaztatzeko jardueraren gaineko erantzukizun zibileko asegurua kontratatu izana.

Ore frijituak egiteko eta saltzeko saltokiei buruzko baldintza higieniko-sanitario orokorrak bete beharko ditu (txurro-dendak), hau da, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren Bizkaiko Lurralde Eskuordetzako azoka eta jaietako instalazioetan gaiak gertutzeko eta saltzeko arauen 3. artikuluan bildu diren arau horiek.

Alde egiterakoan, instalazioak lur-zorua hondatu badu, interesatuak konpondu eta behar bezala utzi behar izango du.

Ur- eta argi-tomak eskatzailearen pentzutan izango dira.

Gutxienez hiru lan-eremu bereiztuko dira: elikagaien prestatze-egitekoa, biltegikoa eta zerbitzukoa, aisialdiko eremutik bereiztuta egongo direnak. Eremu hauek egin beharko den lanaren araberako proportzioa izango dute, lehenengo biek higiene-zerbitzuetatik behar bezala isolatuta egon behar dute eta ezin izango dira erabili logela modura edo beste jardueratarako. Lurzoruak leunak, jarraituak eta iragazgaitzak izango dira, horrela erraz garbitu ahal izango dira

Debekatuta dago abere- edo landare-olioa erabiltzea edo eta onartutako landare-olioekin nahastea, baita landutako produktuen olio errea berrerabiltzea ere. Frijitzeko erabiltzen den olioa dagokion maiztasunez aldatuko da

Feria-atrakzioak

Ahalik eta lasterren eta, gutxienez, ekitaldia egin baino 15 egun lehenago, honakoak bidaliko dira Getxoko Udaleko Babes Zibileko Arlora (babeszibila@getxo.eus): feia-atrakzioaren izena, zehaztu umeei edo helduei dagoen zuzenduta, jabea, bere NANa eta sakelako telefono zenbakia, baita feria-atrakzio bakoitzaren dokumentazio teknikoa ere.

Barrakek eta feria-atrakzioek bete behar dituzte indarrean dagoen araudiak ezartzen dituen segurtasun-,  higiene- eta osasungarritasun-eskakizun eta baldintzak.

Erantzukizun zibileko aseguruaz gain, honako dokumentazio hau ere aurkeztu behar da:

a)         Dokumentazio teknikoa, egiaztatzen duena betetzen direla segurtasun-baldintzak, gutxienez, atrakzioa deskribatzeko eta hura muntatu, mantendu, zaindu eta erabiltzeko jarraibideei dagozkienak.

b)         Atrakzioaren urteko berrikuspen-ziurtagiria, eskumena duen teknikari tituludunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina.

c)         Segurtasun- eta sendotasun-ziurtagiria, eskumena duen teknikari tituludunak edo ikuskatze-erakunde egiaztatuak egina atrakzioa muntatzen den bakoitzean.

Behar bezala argiztatuta egongo dira, jarduerak hasi baino gutxienez 15 minutu lehenago.

WC

 Hainbat pixatoki eta komun izango dute, aforoaren nukleoen arabera modu homogeneoan banatuta, higiene baldintza txukunetan, eta sexuz bananduta egongo dira modu independientean. Behar den adina aireztatuak egon behar dute, behar den bezala argiztatuak, argiak arruntak izango dira, seinaleztatzeko eta larrialdietako argiak; komunak automatikoak izango dira, ura berez botatzen dutenak, behea edo zorua iragazgaitza, paretak ere iragazgaitzak, bi metrorainoko altuera behintzat, azulejuz edo beste edozein gai beiraztatuz estaliak.

Abuztuaren 27ko 2816/1982 Errege Dekretuaren Ikuskizun Publikoen eta Aisialdirako Jardueren inguruan Udaltzaingoak emandako Erregelamendu Orokorra onartzen duenaren 12. artikuluak zehazten duenaren arabera, 500 ikusle bakoitzeko egongo dira gizonentzako bi komun eta bi konketa eta emakumeentzako sei komun eta bi konketa. Aurreko kopurua erdira murriztuko da aforoa 300 lagun baino gutxiagokoa bada.

Beste behar batzuk

Argi-elektrizitate-hargunea

dantza eguna

Antolatzaileek beraiek kudeatuko dute.

Generadorea

txoznak Portu Zaharrean

Saiorako generadore bat behar bada, antolatzaileek ondorengo neurriak hartu beharko dituzte kontuan:

-           Generadorearen inguruan hesia jarri beharko da.

-           Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoaren Ziurtagiria izan beharko du.

-           Instalazio elektrikoak indarrean den araudia bete beharko du (besteak beste, behe tentsiorako erregelamendu elektroteknikoa eta haren argibide tekniko osagarriak), eta enpresa instalatzaileak legeztatuta egon beharko du (buletinak zigilua izan behar du).

-           Era berean, lur-hargunea izan beharko du.

Ur-hargunea

Ekitaldiaren edo jardueraren proiektuan edo programan zehaztu kaleak, datak eta ordutegia.

Kalejira

Une oro bete beharko du azaroaren 21eko 1423/03 Errege Dekretuaren II Eranskinean esaten dena. Errege Dekretu horrek Gidatzeko Araudi Orokorra onartzen du aplikatzeko eta garatzeko martxoaren 2ko 339/90 zenbakidun Errege Dekretuz onartutako Trafiko, ibilgailu motordunen Zirkulazio eta Bide Segurtasuneko Testu Artikulatua.

Horrela, antolatzaileek kalejira gauzatuko den eremuko bidegurutzeak babestu egin beharko dituzte eta bidegurutze horien zaintzariek gidabaimena eduki beharko dute.

Halaber, kalejirak dirauen bitartean trafikoa erabat itxita egongo da gainontzeko erabiltzaileentzat; eta kalejira pasatzen den bideetarako ordezko desbideratze plana prest egon beharko da. Hala eta guztiz ere, itxiera hori martxa doan zentzuaren erreia erabiliz gauzatu ahal izango da, beti ere partehartzaileen eta gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatuta. Trafikoa  moztu, ordezko desbideratzeak eta errei baten erabilera esklusiboak burutzeko; antolatzaileek seinaleztatzeko neurri eta segurtasun-gailu egokiak ezarri beharko dituzte; baita behar den publizitatea eman ere, publiko osoak jakin dezan; era berean, jarduera honetako langileek ikuspen handiko arropa homologatua jantzi behar dute.

Errei baten erabilera esklusiboen kasuan, bideen puntu arriskutsuetan babesteko elementuak ere jarri beharko dira, edota bestelako neurri batzuk hartu  beharko dira trafikoaren banaketa bermatzeko galtzadako erreien artean.

Udaltzainak bertaratzea

udaltzaingoa

Hauek beharrezkotzat jotzen badute, udal egoitzetan egingo den koordinazio bilera batera deituko da.

Edariak eta janariak manipulatzea

- Hiri Garbiketarako Udal Ordenantzako aginduak errespetatu beharko dira; beraz, behin txapelketa amaituta, janaria banatzeko erabilitako zona garbi-garbi utzi beharko da. elikagaien manipulatzaile-txartela edo dokumentu baliokidea eduki beharko da. Nolanahi ere, antolakuntzak kontuan izan beharko du higiene eta osasun arloko araudia, estatu-mailakoa nahiz erkidegokoa.

Su artifizialak

Honen baimena EUSKO JAURLARITZAK ematen du eta, hortaz, erakunde horri eskatu behar zaio baimena. Edonola ere, estatuan lehergaiei buruz indarrean dauden arauek ezarriko dute zer segurtasun-baldintza bete beharko diren ikuskizun piroteknikoetan.

Animalien parte-hartzea

Debekatuta daude animaliak babesteko araudia betetzen ez duten ikuskizunak edo jolas-jarduerak.

Zezen-ikuskizunak

sokamuturra

Ikuskizunen arloko eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzari dagokio baimenak ematea zezen-ikuskizunak eta zezenketak egiteko edo, hala badagokio, ikuskizun eta jai horien aldez aurreko jakinarazpenak jasotzea.

Ekitaldiearen arabera, aurkeztu beharreko dokumentazioa

Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak emandako Behe Tentsioko Instalazio Elektrikoaren ziurtagiria.

  • Instalazioen kokapen-planoa eta ikuskizun publikoaren segurtasun-planoa.
  • Aldi baterako instalazioen ezaugarri teknikoen kopia.
  • Olanak suaren aurkakoak izatearen ziurtagiriaren kopia.
  • Teknikari adituak eginiko ziurtagiria (arkitektoak, arkitekto teknikoak, ingeniariak edo ingeniari teknikoak eginikoa), egiaztatzeko eszenatokia edo ikuskizunerako behin-behineko edozein eraikuntza, muntatu ondoren, ikuskizun honetan erabiliko den helbururako segurua eta sendoa dela.
  • Ekitaldi jakin batzuetarako, antolakuntzak jarduerak dirauen bitartean, derrigorrean gutxienez anbulantzia bat erabilgarri eduki beharko du, ekitaldirako baimenerako Dekretuan adierazten denaren arabera izan beharko da:
  • B motakoa, oinarrizko bizi-euskarria eta hasierako osasun-arreta emateko dena (OBE). Anbulantziak honakoak edukiko ditu:
  1. Gidaria, Osasun-Larrialdietarako Teknikari titulua eduki behar duena, urriaren 29ko 1397/2007 EDan xedatutakoaren arabera, edo dagokion atzerriko homologatutako edo aitortutako titulua.
  2. Bi laguntzaile, gutxienez, titulazio bera dutenak.

b)         C motakoa, bizi-euskarri aurreratua (BEA) eskaintzeko dena. Anbulantziak honakoak edukiko ditu:

  1. Gidaria, Osasun-Larrialdietarako Teknikari titulua eduki behar duena, urriaren 29ko 1397/2007 EDan xedatutakoaren arabera, edo dagokion atzerriko homologatutako edo aitortutako titulua.
  2. Erizaintzan edo DUEn graduatua.
  3. Medikuntzan eta Kirurgian  lizentziatua/graduatua.

Horren ondorioz, ziurtagiri bat entregatuko dute Getxoko Udaleko Babes Zibileko Arloan egiaztatzeko ikuskizunak dirauen bitartean, bertan egongo dela modu esklusiboan. Aipatutako ziurtagiria eredu normalizatuan entregatu behar da

  • Norbera Babesteko Plana, Eusko Jaurlaritzak azaroaren 2an emandako 277/2010 Dekretuaren arabera, paperezko formatuan, jardueraren titularrak eta egin duen eskumeneko teknikariak sinatua (14.2 artikulua) eta pdf formatuan.
  • Norbera Babesteko planak egiteko eskumeneko teknikaria izatea egiaztatzen duen ziurtagiria; planak azaroaren 2ko 277/2010 Dekretuaren arabera egingo dira (Barne Sailburuak 2012ko abuztuaren 3an emandako aginduaren araberakoa, norbera babesteko planak egiteko eskumeneko teknikarien egiaztagiria arautzen duena).
  • Antolakuntzak saioaren Norbera Babesteko Plana ezartzearen gaineko ziurtagiria entregatuko du, 277/2010 Dekretuaren III. eranskinean jasotako ereduaren arabera.
  • Portuko Agintaritzaren Baimenaren ziurtagiriaren kopia.
  • Euskal Herriko Itsasertz Mugartearen Baimenaren ziurtagiriaren kopia.

Kirol-probak

kirol-proba

 EUSKO JAURLARITZAren trafiko eta bide-segurtasuneko eskumena duen zuzendaritzari dagokio baimenak ematea herriz kanpoko bideetan kirol-probak egiteko.

Herri barneko bideetan soilik egiten diren kirol-probei dagokienez: Une oro bete beharko du azaroaren 21eko 1428/03 Errege Dekretuaren II Eranskinean adierazitakoa. Dekretu horren bidez, Trafiko, Motordun Ibilgailuen Zirkulazio eta Bide Segurtasunari buruzko Legearen Testu Artikulua aplikatzeko eta garatzeko Zirkulazioko Erregelamendu Orokorra onartzen da (martxoaren 2ko 339/90 LED). Eranskin horretan, kirol-probak, txirrindularitza-martxak eta bestelako jarduerak arautzen dira.

Lege eskakizun horri jarraituz, antolakuntzak babestu beharko ditu probaren bidegurutzeak.

Halaber, probak dirauen bitartean trafikoa erabat itxita egongo da gainontzeko erabiltzaileentzat; eta proba pasatzen den bideetarako ordezko desbideratze plana prest egon beharko da. Hala eta guztiz ere, itxiera hori lasterketa doan norabidearen erreia erabiliz gauzatu ahal izango da, beti ere probako parte-hartzaileen eta gainontzeko erabiltzaileen segurtasuna bermatuta. Trafiko mozketak, ordezko desbideratzeak eta errei baten erabilera esklusiboak burutu ahal izateko, antolatzaileek seinaleztatze-neurriak eta segurtasun gailu egokiak ezarri beharko dituzte, baita behar den publizitatea eman ere, publiko osoak jakin dezan; era berean, jarduera honetako langileek ikuspen handiko arropa homologatua jantzi behar dute.

Errei baten erabilera esklusiboen kasuan, bideen puntu arriskutsuetan babesteko elementuak ere jarri beharko dira, edota bestelako neurri batzuk hartu  beharko dira trafikoaren banaketa bermatzeko galtzadako erreien artean.

Bandera gorria duen proba-buruko ibilgailua eta bandera berdea duen proba-azkenekoaren artean, bakar bakarrik espreski baimendutako ibilgailuek zirkulatu ahal izango dute; horiek baimena ageriko toki batean jarri beharko dute eta argi laburrak erabili beharko dituzte.

Probaren bide-segurtasuneko arduradunak zirkulazio-arauak ezagutu beharko ditu; hori dela eta, trafikoko gida-baimena indarrean izan beharko du, probaren araudia ere jakin beharko du.

Proban lagunduko duten antolatzaileak 18 urtetik  gorakoak izango dira eta B motako zirkulazio baimena izan beharko dute. Era berean, probaren bide-segurtasuneko  arduradunak emandako jarraibide zehatzak idatzita izan beharko dituzte, agindu horiek arduradunak berak edo proban lagunduko duten agintedun agenteek lehenago azaldu behar izan dizkiete laguntzaileei.

Kirol-probaren baimen-eskaera eskumeneko organoaren aurrean aurkeztuko da, gutxienez proba bera baino 30 egun lehenago, eta, eskaerarekin batera, ondorengo dokumentuak aurkeztuko dira:

a)         Dagokion Kirol Federazioaren antolakuntza-baimena, kirol-legediak horrela eskatuz gero.

b)         Probaren inguruko Memoria honako datu hauekin:

1.         Jardueraren izena, eta, behar izanez gero, edizioaren zenbaki kronologikoa.

2.         Probari buruzko araudia.

3.         Ibilbidearen krokis zehatza, data, ibilbidea, profila, ibilbideko puntu jakin batzuetatik igarotzeko gutxi gorabeherako ordutegia eta probaren buruaren nahiz amaieraren inguruan aurreikusitako batez bestekoa.

4.         Antolakuntzako arduradunen identifikazioa eta zehazki zuzendari exekutiboarena; baita bide-segurtasuneko arduradunarena ere, zeinak prestatutako langile laguntzaileen jarduera zuzenduko duen.

5.         Aurreikusitako parte-hartzaile kopurua, gutxi gorabehera.

6.         Seinaleztapen-neurrien proposamena probarako eta arriskutsuak izan daitezkeen aurreikusitako  gainerako segurtasun-gailuetarako; baita prestatutako langile laguntzaileek bete beharreko funtzioak ere. Hori guztia txosten batean zehaztuko du probaren bide-segurtasuneko arduradunak, edo aginduaren indarrek horren berri eman beharko diete puntu gatazkatsu horiek zaintzeko ardura duten langileei.

7.   Frogagiria egiaztatzeko erantzukizun zibileko aseguruak eta aipatutako eranskinaren 14. artikuluan aipatzen diren istripu-aseguruak kontratatu izana.

Proba egin baino, gutxienez, HIRU egun lehenago, horren antolatzaileek ikuskizunak dirauen bitartean, C motako anbulantzia baten presentzia egiaztatu beharko dute, bizi-euskarri aurreratua (BEA) eskaintzera bideratutakoa. Anbulantziak honakoak eduki beharko ditu:

- Gidaria, Osasun-Larrialdietarako Teknikari titulua eduki behar duena, urriaren 29ko 1397/2007 EDan xedatutakoaren arabera, edo dagokion atzerriko homologatutako edo aitortutako titulua.

- Erizaintzan edo D.U.E.n graduatua.

- Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua edo graduatua.

Anbulantzia hori eraginkor egongo da ikuskizunak dirauen bitarte osoan, izaera esklusiboarekin gainera. Ziurtagiri hori eredu normalizatuan entregatu beharko da eta honako datu hauek jaso beharko ditu: bertan artatzeko egongo den sendagilearen izena eta bi abizen eta elkargokide-zenbakia, beharrezko irizten den heinean, osasuneko langile gehiagorekin zabaltzearen kalterik gabe. Edonola ere, 750 kirolarik baino gehiagok parte hartzen duten probetan, gutxienez, bi sendagilek egon beharko dute eta, gutxienez, C motako anbulantzia batek eta 1.000 parte-hartzaileko frakzio gehigarri bakoitzeko Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatu edo graduatu batek.

Ekitaldian zehar, antolatzaileak indarrean dauden segurtasun-neurriak hartu beharko ditu; ingurua behar bezala balizatu beharko dute.

Kirol-probaren barruan federatu gabeko ADINGABEKOEK parte hartuko balute, parte-hartzaileen gurasoen edo legezko tutoreen idatzizko baimena izan beharko dute antolatzaileek. Baimen horien originalak antolatzaileak gorde beharko ditu probak irauten duen bitartean.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +