Genero-indarkeria unitatea


Zer egin Genero Biolentziaren aurrean

Genero Biolentziaren biktima bazara edo biktimaren bat ezagutzen baduzu

Salaketa biktimak edo gertakariak ezagutzen dituen beste edozein pertsonak aurkeztu dezake Getxoko Guardiako Epaitegian, Ertzaintzan edo Getxoko Udaltzaingoan.

Gertakariak Getxon jazo badira eta salaketa Getxoko Udaltzaingoan jartzea erabakiz gero, ondoko laguntza mota jasoko duzula jakin behar duzu:

  • Behar izanez gero, zure zauri edo lesioentzako urgentziako tratamendu medikoa eskainiko dizugu.
  • Beharrezko salaketa jartzen lagunduko zaitugu.
  • Arrisku-mailaren arabera, neurri zehatzak hartuko dira zure eta zeure familiaren bizitza, osotasun fisikoa eta legezko eskubideak eta interesak babesteko.
  • Dagozkizun eskubide eta baliabide sozialei buruzko informaziaren berri emango dizugu (doako justizia, laguntza ekonomikoaren eskaria, harrera-pisuak, laguntza juridikoa eta psikologikoa, Oinarrizko Zerbitzu Sozialak, etab.)
  • Zure kasuaren jarraipen zehatza egingo dugu salaketa ergin duten arrazoiak amaitu arte.
  • Eta, oro har, jakinarazi nahi dizugu  EZ ZAUDELA BAKARRIK eta behar izanez gero 24 orduz prest gaudela zuri laguntzeko.

Telefonoa: 944660202

Zer da Genero Biolentzia

Agresio fisiko eta psikologiko guztiak legeak zigortzen dituen jarrerak dira (delitu edo faltak), beraz, salatu egin behar dira

Genero Biolentzia norbaiten gainean hertsatzea eta kontrolatzeko erabiltzen den jokabide-eredua da, eta tratu txar fisiko, sexual, ekonomiko, emozional eta psikologiko moduan adieraz daiteke. Edozein emakume izan daiteke genero biolentziaren biktima: ezkonduak, dibortziatuak, ezkongabeak baina elkarrekin bizi direnak, harreman erromantiko bat izan baina elkarrekin bizi ez direnak....; talde sozial, ekonomiko guztietakoak izan daitezke, eta arraza, erlijio eta etnia guztietakoak. Violencia de género

Genero Biolentziak barruan hurrengoak egon daitezke:

  • Biolentzia fisikoa: min fisikoa eragin dezakeen edozein ekintza, baita gaixotasunen bat  pairatzeko arriskua areagotu dezakeena ere.
  • Biolentzia psikologikoa: edozein ekintza edo jarrera erasotzaile, testuinguru afektiboa aldatzen duena, baztertze, irain, mehatxu, umilazio, isolatzea, etab.
  • Biolentzia sexuala: sexu harremanak izatea zeure borondatearen aurka
  • Biolentzia ekonomikoa: desberdintasuna partekatuak izan behar diren baliabide ekonomikoetan eta jabetza eskubidean
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +