Galdutako objektuak

Getxoko Udaltzaingoaren Objektu Galduen Bulegoa Getxoko Udaltzaingoko Administrazio Unitatean dago, Algortako Alango kaleko 25. zenbakian.

Ordutegi jarraitua du 08:30etik 14:00ak arte, udako ordutegian izan ezik. Aldi horretan ixteko ordutegia 13:30ean da.

Objektu Galduen Bulegoaren eginkizuna da Getxoko udalerrian, udaltzainek zein edozein herritarrek aurkitutako objektu guztiak bildu, sailkatu eta itzultzea.

Zer egin behar dugu bidean objekturen bat aurkituz gero?

Objekturen bat bidean aurkitzen baduzu, udaltzain bati eman diezaiokezu edo Udaltzaingoko Galdutako Objektuen Bulegoan bertan eman dezakezu. Bertan, zure datuen berri jaso ondoren, objektua automatikoki sailkatuko dute bere izaeraren arabera eta erregistroko zenbaki zehatza emango diote. Horretarako, bulegoak ad hoc egindako programa du; programa horrek objektuak eraginkortasunez kudeatzen ditu eta zentzuzko bilketa egitea ahalbidetzen du.

Ahal bada, galdutako objektuaren jabea topatzen dute eta berau aurkitu dutela jakinarazten diote. Jabea aurkitzea ezinezkoa gertatuz gero, objektua titularraren helbidean eman ahal izango dute, Getxoko erroldatze-orrian egonez gero; horrela ez bada, astebete ondoren dagokion administraziora bidaliko da.

Bi urte baino gehiagoz erreklamatu ez dituzten edo jabe aurkitzerik izan ez duten objektu guztiak obra sozialetara zuzenduko dituzte edo Garbigunean suntsituko dituzte, aurkitu dutenek eskatzen ez badute.

Zer egin dezaket Getxon objekturen bat galdu badut?

Zuk objekturen bat galdu baduzu Getxoko udalerrian, harremanetan jar zaitezke Galdutako Objektuen Bulegoarekin, 944660202 telefono-zenbakiaren bidez.

“ Galdutako objektuen zerrenda” izenekoan aurkitutako gauzen zerrenda eguneratua ikus dezakezu.

Zerbait galdu baduzu eta zerrenda horretan dagoen ala ez jakiteko, Udaltzaingoan jasotako objektuen berri duzu bertan.

 

Galdutako objektuen zerrenda 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +