Garabia zerbitzua

Biltegia  Alangos 25 kalean dago kokatuta

Telefonoa: 94 466 02 02

Tasak

Tasen ordenantza Fiskal Erregulatzailea ibilgailuak bide publikotik kendu eta hauek udal lokaletan egoteagatik. 2011. Urtea.

1.- Ibilgailuak bide publikotik kentzea:
  • Bizikleta eta ziklomotoreak 23,80 Euro
  • Motozikleta, moto-gurdi eta izaera analogoko beste ibilgailuak 35,70 Euro
  • 1.500 Kgarteko Tara-dun ibilgailuak 70,30 Euro
  • 1.501 eta 2.727 kgTara-dun ibilgailuak 93,00 Euro
  • Tara-k 2.727 kiloak gainditzen dituenean, hau kentzeko eta mugitzeko bitartekorik ez izatean, tarifa beharrezko zerbitzuen kontratatze gastutik kalkulatuko da.
2.- Ibilgailuak udal biltegietan egoteagatik hasierako 12etatik entregaren egunerarte, baita ere agindu judizialetatik eratorritako erretiratzeak.
  • Bizikleta eta ziklomotoreak 2,90 Euro/eguna
  • Motozikleta, moto-gurdi eta izaera analogoko beste 4,50 Euro/eguna
  • 1.500 Kgarteko Tara-dun ibilgailuak 7,80 Euro/eguna
  • 1.500 Kilotik gorako Tara-dun ibilgailuak 16,70 Euro/eguna
3.- Bide publikoan garabia ibilgailuetara kakotzeagatik
  • Bizikleta eta ziklomotoreak 11,20 Euro
  • Motozikleta, moto-gurdi eta izaera analogoko beste 16,70 Euro
  • 1.500 Kgarteko Tara-dun ibilgailuak 32,50 Euro
  • 1.500 Kilotik gorako Tara-dun ibilgailuak 43,70 Euro
Salbuespenak

7.1 Artikulua: Tasa honen ordainketaren salbuespen dira lapurtuak izan diren ibilgailuak, arrazoi horrengatik egindako denuntziaren kopiaren bidez egiaztatu beharko den egoera.

Tasaren salbuespen dira baita ere larrialdi egoera edo bide publikoan lanak egiteagatik, Udaletxearen komenientziagatik, hauen erabilpen ez zilegia susmatzen denean edo ibilgailuko objektuen edo ibilgailuaren segurtasuna bermatu nahi izan delako biltegira eraman egin diren ibilgailuak

Bihurketa

8. Artikulua: Tasa bihurtzen da eta bere egintza inposagarria duen udal ekintza edo zerbitzua ematen denean ordaintzeko beharra jaiotzen da.

Kakotze Zerbitzuaren hasiera honen maniobrak hasten direla dela ulertuko da.

Gestioa

9. Artikulua: Ibilgailuen biltegiratzea ez da baliogabetuko beharrezko tasa ordaindua izan arte, edo, kasua izatekotan, zenbatekoa Tokiko Ogasunen Foru Arauan ezarritakoarekin bat ordaindua izan arte.
10. Artikulua: Tasaren aplikazioak, ez ditu baztertzen zirkulazio arau edo Udaltzaingotik datozen zigorrak.

Zigor eta santzioak

11. Artikulua: Tributu arau-hausteen kalifikazioari, eta hauei kasu bakoitzean dagokien santzioari dagokionez, Tributu Foru Arau Orokorreko 183 artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoa jarraituko da.
12. Artikulua: Abandonatutako ibilgailuak

Abandonatutako ibilgailuak erretiratuak izango dira eta udal biltegira eramango dira. Lekualdatze eta egonaldiari dagozkion tasak titularraren ardura izango dira. Ibilgailu batek biltegian bi hilabete baino gehiago pasatzen dituenean titularrak erretiratu gabe, edo kalean hilabete baino gehiago daramanean eta arrazionalki abandonu egoeran dagoela  edo mugitu ezin dela pentsatzea ahalbidetzen duten hondaketak dauzkanean edo matrikula plakak faltan dauzkanean, hondakin solido bezala kontsideratuko da. Aurretik titularra informatuko da, identifikagarria baldin bada, gehienez hamabost eguneko epean ibilgailua erretiratzeko, beharrezko erretiratze eta egonaldi tasak ordainduz. Hau epe horretan ez egitekotan, Udaletxeak hondakin solido bezala tratatuko du, eta tributu zorra likidatu eta bildu egingo du.

Udal biltegian uzten diren abandonatutako ibilgailuek, gehienezko bi hilabeteko tasa ordainduko dute. Ibilgailuaren titularrak hau hondakin solido bezala tratatzeko ematekotan, emate horren erabakia betetako Akta baten bidez eta beharrezkoa den dokumentazioarekin formalizatuko da. Ematea formalizatzen den datatik aurrera, tasa salbuespenaz gozatuko du, data horretaraino ordaintzera derrigortua egonez. Ibilgailua oraindik biltegira lekualdatua ez izateko kasuan, erretiratze tasak baino ez ditu ordainduko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +