Isunak

Gaur egun isunen kudeaketa Gesmunpal enpresak egiten du, Gobelaurre 37-BJ 2 Lonja-n dauden bulegoetan

Telefonoa: 94 481 03 02 / 682 35 22 19
Fax: 94 464 79 23
Ordutegia:
Astelehentik Ostegunera 08,00tatik 13,00era eta 16,30tik 19,30ra
Ostiraletan 08,00tatik 13,00era
Larunbatetan 10,00tatik 13,00era

 

Isuna jarri didate autoan, zer egin behar dut?

Zuk autoan duzuan ohar bat baino ez da. Geroago jakinaraziko zaizu zigorra.

Jakinarazpena gutun ziurtatua izaten da eta ibilgailuaren helbide fiskalera igortzen da. Helbide horretan inor ez badago, postariak ohar bat uzten du, jakinarazpena jasotzera posta bulegora joateko.

Zuk jakinarazpena jasotzen duzun unetik alegazioak egin ditzakezu hogei eguneko epean.

Jakinarazpena bueltatuz gero, BAOn argitaratuko da eta legearen ondoreetarako jakinarazita geratuko da.

- ordainketa online

Nola aurkez dezaket isun baten alegazioa?

Alegazioak enpresa berean aurkeztu ahal dira (Gobelaurre 37-BJ 2 Lonja-n) edo Getxoko Udaltzainen Herritarren Arreta Gunean edo Udaleko Herritarrei Arreta egiteko Bulegoan aurkez daitezke.

Udalerritik kanpo baldin bazaude, posta bidez aurkez ditzakezu alegazioak. Posta elektroniko edo fax bidezko alegaziorik ez da onartzen.

Udaltzaingoak alegazioetarako eredu bat du, eta eredu hori derrigorrezkoa ez izan arren lagungarria izan daiteke: eredua

Isunek deskontuak dituztela aipatu didate, zer egin behar dut hala izateko?

Zuk isun baten jakinarazpena jasotakoan, biharamunetik hasita hogeita eguneko epea duzu %35eko deskontuarekin ordaintzeko.

Autoan ez nuen isunik ikusi, deskontua galduko al dut jarri zidatenetik hogei igaro badira?

Ez. Deskontuaren epea ibilgailuaren helbidean jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasten da kontatzen.

Nire etxearen aurrean utzitako auto bat dago. Horren berri eman al dezaket kaletik ken dezaten?

Bai. Udaltzaingoak aparkatuta hogeita hamar egun baino gehiago daramatzaten ibilgailuen kontrola darama, baita utzita daudela nabarmen dagoen haiena ere. Egoki iritziz gero, Koordinazio Zentrora dei dezakezu (944660202) eta hemendik jakinaraziko da ibilgailua kontrola dezaten.

Isuna jarri didate agiriak zuzen ez nituelako. Udalean ordaindu dezaket?

Ez. Agiriak zuzen ez eramateagatiko isunak Probintziako Trafiko Buruzagitzak izapidetzen ditu eta hara igorriko da ezarritako zigorra.

Autoa beste pertsona bati uzten badiot eta hari isuna jartzen badiote, zer egin behar dut arau-hausle bezala ni ez agertzeko?

Gidaria identifikatu behar duzu eta horren bidez zigorra jarritako unean nork gidatzen zuen jakinaraziko duzu. Horrela isunaren jakinarazpena gidari horri igorriko zaio zuk adierazitako helbidera.

Udaltzaingoak gidariak identifikatzeko eredu bat badu, eta derrigorrezkoa ez den arren, lagungarria izan daiteke (pdf dokumentua): eredua

Erabiliko ez dudan auto zahar bat daukat. Udala egin al daiteke bere kargu?

Bai. Zu zeu baldin bazara ibilgailuaren titularra, borondatez Udalari lagatzeko aukera duzu eta hau arduratuko da trafikoan baja emateaz. Horretarako, ibilgailua Udal Biltegira eraman behar duzu. Ibilgailua zuk ezin baduzu eraman eta eremu publikoan baldin badago, Udaltzaingoak eraman dezake garabiarekin. Kasu honetan zuk ordainduko dituzu garabiaren gastuak.

Gainera, inprimaki bat bete baharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren HAGean aurkeztu edo Udalak Herritarrei Arreta egiteko duen Bulegoeren batean.

Ibilgailuak lagatzeko inprimakia: inprimakia

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +