Bide segurtasun aholkuak

Autoan baldin bazoaz:

 

 

-         Erabili beti segurtasun-uhala.

-         Ez aparkatu aparkatzea debekatuta dagoen tokietan, beste ibilgailu batzuen edo oinezkonen ibilbidea ez eragozteko.

-         Ez gogaitu auzokideak klaxona jota. Klaxona istripuak saiheteko bakarrik erabili behar da.

-         Oinezkoen lehentasuna duten guneetan arretaz gidatu.

-         Segurtasun-tartea mantendu aurrean dauzkazun ibilgailutik.

-         Gidatzen duzunean ez erabili arreta galarazten dizuten gailurik, esate baterako, telefono mugikorra, nabigatzaileak etab.

 

Motozikleta/ziklomotorrean baldin bazoaz:

motozikleta

 

-         Ez ahaztu kaskoa.

-         Bidaiaririk eramanez gero, horrek ere kaskoa eraman beharko du.

-         Saihestu gauez zaratak egitea.

-         Egiaztatu, eta hala egin behar denean konpondu, ibilgailuko isilgailua auzokideei gogaitzea saihesteko.

-         Errespetatu seinale guztiak: semaforoak, seinaleak, bideko markak etab.

 

Bizikletan baldin bazoaz:

Bizikleta

 

-         Zaindu ondo bizikleta: balaztak, argiak, gurpilak etab.

-         Bizikletan pertsona bat bakarrik joan daiteke.

-         Ez ibili espaloietatik.

-         Gauez erabili arropa islatzailea.

-         Getxon, hiriko bideak daudelako, kaskoa ez erabiltzea baimenduta egon arren, erabili babeserako kaskoa segurtasun handiagoa izateko.

-         Ez egin abiadura-lehiaketarik bidegorrietatik.

 

Oinez baldin bazoaz:

 

-         Galtzadan sartu aurretik begitu eskuinera eta ezkerrera.

-         Gurutzatu beti lerro zuzena eginez.

-         Jarri arreta garajeetako irteera eta sarrerei.

-         Errespetatu semaforoen seinaleak.

-         Lehenespenez, erabili oinezkoentzako pasabideak.

 

Istripurik izanez gero:

 

-         Oharra egin bideko gainerako erabiltzaileei.

-         Getxoko Udaltzaingoari deitu (94 466 02 02).

-         Itzali istripua izan duten ibilgailuen kontaktua.

-         Artatu zaurituta daudenak. Ziur menperatuko den lehen laguntza eman. Harrapatuta edo konorterik gabe dauden pertsonak ez mugitu.

-         Ez mugitu istripua izan duten ibilgailuak.

-         Getxoko Udaltzaingoak istripuaren berri duenean, ezarritako jarduera-protokoloen bidez, istripua artatzeko behar diren baliabideak kudeatzen dira: suhiltzaileak, anbulantzia-zerbitzuak, babes zibila, garbiketa zerbitzuak etab.

 Europar istripu adierazpena edo lagunarteko adierazpena     

Biktimarik gabeko kasuetan ez da beharrezkoa poliziaren interbentziorik. Nahikoa izango da Europar Istripu Adierazpena edo Lagunarteko Adierazpena betetzea. Dokumentu honen betetze egokiak istripuaren tramitazio azkar bat ahalbidetuko du inplikatutako gidarien Aseguru Konpainien aldetik.

Hala ere, nahi eta biktimarik ez egon eta zu, edozein arrazoiengatik, Getxoko Udaltzaingoen presentzia nahi izango bazenu, ez izan zalantzarik gure interbentzioa eskatzeko orduan, aholkularitzarako edo Istripu Txosten bat betetzeko.

 Lagunarteko Adierazpena betetzeko orduan har itzazu kontuan hurrengo puntuak:

  • Lehenik eta behi, irakur ezazu Lagunarteko Adierazpenaren erabilpena. Adierazpenaren atzeko aldean idatzita dago. Irakurri ezazu lasaitasunez.
  • Zehaztu testigu edo testigurik gabe izan den. Testigurik egon ez bada “testigurik gabe” idatzi behar da dagokion laukitxoan: Egoteko kasuan, izen-abizenak, helbidea eta telefonoa idatzi. Hauek inplikatutako ibilgailuetako bidaiariak badira, zehaztu ezazu.
  • Egin ezazu behar bezalako krokis bat. Lehenengo, adierazi ibilgailuen kokapen eta norabidea, eta bideen banaketa ardatza. 10 datuan, “gezi baten bidez adierazi(®) lehenengo talkaren puntua”, adierazi behar bezala hasierako talka puntua eta ez kaltea non dagoen.
  • Bete ezazu beti azkenengo gelaxka. Lagunarte Adierazpen inprimakiak 17 istripu arrazoi zerrendatzen ditu ( A ibilgailua eta B ibilgailua). A eta B zutabe bakoitzaren amaieran (banan banan aipatu gabe) aurretik betetako gelaxka kopurua adierazi beharko duzu (bat, bi, …zero). Adibidez: zirkulazioa karril ezberdinetatik. Ibilgailuetako batek, A esaterako, bestea aurreratzen badu karrilez aldatuz, “aurreratzen” gelaxka biak eta “karrilez aldatzen” gurutze (x) batekin markatu beharko dira.10 eta 11 gelaxkak markatu dituzunez, A zutabearen amaieran [2] adierazi beharko duzu.
  • Kontuz krokis eta gurutze batekin adierazitako egoeren arteko kontrakotasunekin. Kasu horretan, gurutze batekin markatutako gelaxkek krokisak baino balio handiagoa dute.
  • Sinatu ezazu eta eskatu ezazu beste gidariaren sinadura. Behin sinatuta, emaiozu kopia bat beste gidariari.
  • Kolisio aniztuneko kasuan, bete ezazu Lagunarteko Adierazpena zure aurreko eta atzeko gidariekin. Ibilgailua aurreko ibilgailuan proiektatua izan bada, adierazi ezazu oharren gelaxkan eta zehaztu ezazu Lagunarteko Adierazpenetako bakoitzean.
  • Inoiz ez duzu utzi behar beste gidari batek betetzea zure Lagunarteko Adierazpenaren alderdia, ezta beste gidariaren adierazpena aldatu ere ez.

 

Dokumentazio falta

 

      Beste alderdia dokumentaziori ez izan edo hurrengo dokumentuetako bat faltan izateko kasuan:

-         Gidatze baimena

-         Ibilgailuaren zirkulazio baimena

-         Aseguruaren ordain agiri eguneratua

 

Deitu iezaiozu Getxoko Udaltzaingoari dokumentazio falta horren arrazoiak bilatzeko beharrezko gestioak egiteko.

 Trafiko istripu batean lesionatuarentzeko informazioa

 

Zuk edo hurbileko pertsona batek trafiko istripu bat izan baduzue, hurrengo oharretara erne egotea aholkatzen dizugu:

 

-         Arau orokor gisa, ikerketa judiziala LESIOAK egon eta istripua izan duenak salaketa jartzeko kasuan baino ezin izango da ireki.

-         Denuntzia hau istripuaren eguna eta SEI HILABETE igaro baino lehenago aurkeztu beharko da, nahitaez, Zaintza epaitegian, Udaltzaingoan edo Ertzainan.

-         Aseguru Konpainiek aholkularitza tekniko eta legala eskaintzen ohi diete euren bezeroei denuntziaren erredakziorako.

-         Istripua izan duena denuntzia jartzeko ez gaitua badago, hurbileko edozeinek bete ahal izango du hori, egoera zehazki adieraziz. Edo, denuntzia Getxoko Udaltzaingoko komisarian jarri nahi bada hauekin hitzordu bat adostuko du, denuntzia bere bizilekuan edo Osasun Zentroan jaso ahal izateko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +