Autoa bertan behera iztea

Erabiliko ez dudan kotxe zahar bat daukat. Udaletxea kotxeaz arduratu daiteke?

Bai. Ibilgailuaren titularra bazara Udaletxeari eman diezaiokezu, trafiko sailean baja emateaz arduratuko dena. Horretarako ibilgailua Udal Biltegira eraman beharko duzu. Ibilgailua mugitu ezin baduzu, eta zonalde publikoan egoteko kasuan, Udaltzaingoek garabiarekin eraman ahal izango dute. Kasu honetan, garabiaren gastuak ordaindu beharko dituzu.

Gainera, inprimaki bat bete beharko duzu eta titularraren NAN fotokopiarekin batera Udaltzaingoaren Administrazio Unitatera eraman Udaletxeko edozein Hiritarren Arretarako Bulegora.

Ibilgailuen emate inprimakia: inprimakia

Nire etxebizitzaren aurrean kotxe bat dago abandonaturik, hau kaletik erretiratzeko abisatu dezaket?

Bai. Udaltzaingoak kalean hogeita hamar egun baino gehiago daramaten ibilgailuen edo begien bistako abandonu egoera daudenen kontrola eramaten du. Beharrezkoa iruditzen bazaizu Koordinazio Zentroa (944660202) abisatu dezakezu, eta honek ibilgailu hori erretiratzeko agindua emango du.

12. Artikulua – Abandonaturiko ibilgailuak

Abandonaturiko ibilgailuak erretiratuak izango dira eta udal biltegira eramango dira. Lekualdatze eta egonaldi tasa titularraren ardura izango dira.

Ibilgailu batek biltegian bi hilabete baino gehiago pasatzen dituenean titularrak erretiratu gabe, edo kalean hilabete baino gehiago daramanean eta arrazionalki abandonu egoeran dagoela  edo mugitu ezin dela pentsatzea ahalbidetzen duten hondaketak dauzkanean edo matrikula plakak faltan dauzkanean, hondakin solido bezala kontsideratuko da. Aurretik titularra informatuko da, identifikagarria baldin bada, gehienez hamabost eguneko epean ibilgailua erretiratzeko, beharrezko erretiratze eta egonaldi tasak ordainduz. Hau epe horretan ez egitekotan, Udaletxeak hondakin solido bezala tratatuko du, eta tributu zorra likidatu eta bildu egingo du. Udal biltegian uzten diren abandonatutako ibilgailuek, gehienezko bi hilabeteko tasa ordainduko dute.

Ibilgailuaren titularrak hau hondakin solido bezala tratatzeko ematekotan, emate horren erabakia betetako Akta baten bidez eta beharrezkoa den dokumentazioarekin formalizatuko da.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +