Administrazio unitatea

  Udaltzaingoaren Administrazioa Unitatea

Nortzuk gara?

Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitatea Getxoko Udaleko zerbitzu publikoa da, eta horren egitekoa biztanleen eta Udalaren arteko lotura izatea da (Udaltzaingoaren administrazio-izapideei dagokienez batez ere) administrazio-arretaren alorrean. Horren balioak dira profesionaltasuna, konfidentzialtasuna eta elebitasuna; horren guztiaren lehentasuna biztanleenganako errespetua eta modu jarraituan hobetzeko egiten den ahalegina dira.
Horretarako, Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitateak profesionalen talde kalifikatu bat dauka, ondorengo ordutegian zerbitzuak eskaintzen dituena: neguan: 8:30etik 14:00etara / udan: 8:30etik 13:30era.

Gure konpromisoak:

Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitateak konpromisoa hartu du:

  • Pertsonei errespetuz eta adeitasunez hartu eta harrera egiteko.
  • Hizkuntza argia eta ulergarria erabiltzeko.
  • Arazoak konpontzeko eta kontsultei erantzuteko bide eraginkorrak eta bizkorrak ematea.
  • Herritarrei Euskal Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean erantzutea.
  • Pertsonei gehienez ere bost minutuko epean arreta ematea.

Horretarako, Getxoko Udaltzaingoaren Administrazio Unitateak hau ziurtatuko du:

  • Prestakuntza jarraiturako eta birziklatzeko plan jarraituak ezartzea, langileen profesionaltasuna eta lehiakortasuna ziurtatzen dutenak.
  • Motibatzen duen laneko giroa sustatzea
  • Etengabe hobetzea prozesuak; horretarako, langileak hobetzeko iradokizunak hartuko dira aintzat.

Zer egiten dugu?

  1. Utzitako ibilgailuak: Ibilgailua borondatez eman ahal izango da hura desegiteko, bide publikoan aparkatuta eta itxuran utzita dauden ibilgailuak kontrolatzea eta ibilgailuen baja ematea.
  2. Galdutako gauzak: jasotzea, kudeaketa, zaintza eta horien entrega
  3. Urritasunen bat dutenentzako aparkatzeko txartelaren eskaera eta izapideak.
  4. Atestatuen Txostenen kopien eskaera (egokia denean)
  5. Gure unitateari loturiko ohar, kexa eta iradokizunen tratamendua eta ebazpena.
  6. Atzemandako gauzen tratamendua
  7. Ondorengo gertaerak direla-eta hasitako zehatzeko espedienteenizapideak:
    1. Garbiketa-ordenantzak urratzea (grafitiak, bide publikoan txiza egitea, hondakinak botatzea, baimen egokirik gabe kartelak jartzea...).
    2. Baimenik gabeko salmenta ibiltaria
    3. Adin txikikoei alkohola saltzea
    4. Lokalak ixteko ordutegia ez betetzea
    5. Biztanleen segurtasunaren legea ez betetzea: droga
    6. Bide publikoan Udalaren baimenik eta seinalerik gabe oztopoak jartzea
    7. Galtzada publikoan eta abarretan obren seinalerik ez jartzea
  8. Garabiaren biltegiaren kudeaketa
  9. Zitazioak eta jakinarazpenak
  10. Bizilekuaren azterketa
  11. Kanpoko armen kontrola eta airezko edo gas konprimituzko (CO2) armen baimenen izapideak
  12. Adin txikikoentzako baimenak atzerrira bidaiatzeko
  13. Beste batzuk
  • Udaltzaingoari zuzenduriko eskaeren erregistroa
  • Udaltzaingoak izapidetutako zehatzeko espedienteei egindako alegazioen erregistroa

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +