Deskribapena

Getxoko Udaletxeak, udal administrazioaren modernizatze prozesuan, kalitate gestio sistema baten establezimendua, mantentzea eta hobekuntza etengabea ezarri ditu Getxoko Udaltzaingoan, ISO 9001 araupeko agiria lortzeko helburuarekin.

GETXOKO UDALTZAINGOA

 

Ekintza polizialaren gestio programa emaitzak lortzeari zuzenduta dagoen helburuen araberako planifikazio sistema bat bezala definitzen da.

 

Programa honetan biltzen dira Zuzendaritza Estrategia, antolaketa unitateen eraginkortasuna, adierazleen definizioa eta, azkenik, lortu beharreko helburuak . Honi guztiari hobetze planak, kontrol metodoak eta errebisioa gehitu behar zaizkio.

Kalitate Politikaren arabera eta zerbitzu polizialaren kalitatearen hobekuntzak hiritarren beharrak ase behar dituela suposatuz, hiritarrak jasotzen dituzten zerbitzuekin guztiz asebeteta utziz, hurrengo lehentasunak ezartzen dira:

  • Hiritarren benetako beharrak ulertzea eta hauek Udaltzaingoaren helburuetara lotzea.
  • Behin garatuta, helburutzat hiritarren asebetetzea lortzea helburutzat duten estrategiak planifikatzea.
  • Eskaintzen den zerbitzua aldizka ebaluatzea, ager daitezkeen egoera guztien aurrean egokitu eta erreakzionatuz eta gabezi posibleak ebaluatuz, hauek konpontzeko asmoarekin.
  • Getxoko Udaltzaingoaren baliabideen erabilpenaren eraginkortasuna handitzea kanpo asebetetzea (gizartea, hiritarrak, beste erakundeak), eta erakundearena berarena lortuz.
  • Hiritarren sinesgarritasun eta konfiantza izatea, euren eskariei emandako erantzun azkar, malgu eta kalitatezkoen bidez lortutakoak.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +