Berriak

Identifikatuta

2018/11/23

Identifikatuta ustezko diru-faltsifikatzailea

Getxoko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat utzi du epaitegiaren esku, gizonezkoa Bilboko auzokidea da eta hainbat aldiz billete faltsuak erabili ditu Areetako zenbait dendatan ordainketak egiteko.

Ikerketak hasi ziren hainbat dendak ohartarazi zutenean pertsona bat bere erosketak ordaintzeko billete faltsuak erabiltzen ari zela.

Egindako ikerketetan lekukoen testigantzek berebiziko garrantzia izan dute ustezko egilea aurkitu ahal izateko. Behin eginbideak bukatuta, horiek dagozkion epaitegira bidali dituzte.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +