Berriak

Gidari bat atxilotu dute

2018/11/19

Gidari bat atxilotu dute Negurin alkohol-tasa hirukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilo zuen atzo, igandea, goizaldean, azaroak 18, bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik, autoa gidatzeagatik baimendutako alkohol-tasa gaindituta.

Atxiloketa 04:30ak aldera Negurin izen zen. Getxoko Udaltzaingoko agente batzuek ikusi zuten ibilgailu bat ibilbide irregularra eginez zihoala, kontrako erreia aldizka erabiliz eta galtzadaren eskumako bazterreraino helduz. Jokabide horrek bide-segurtasunerako zekarren arriskua ikusita, poliziek kotxea geldiarazi zuten eta gidariari, 58 urteko gizonezkoari, alkohol-proba egin zioten: botatako arnasan 0,84 mg/l-ko alkohol-tasa izan zen haren emaitza, hau da, legez baimendutakoaren hirukoitza baino gehiago.

Ikerketarako polizia-eginbideak ari dira egiten, Getxoko Guardiako Epaitegira bidaltzeko

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +