Berriak

Gizon bat atxilotuta,

2017/12/01

Gizon bat atxilotuta, bere bikotea erasotzeaz akusatuta

Getxoko Udaltzaingoak gizon bat atxilotu zuen atzo genero indarkeriaren delitu bategatik, bere bikotekidea erasotzeaz akusatuta. Gertaera 16:30ean izen zen. Une horretan udaltzainek biktimaren, 35 urteko emakume baten, deia jaso zuten egoeraren berri emateko. Horregatik polizia bere etxera joan zen, ustezko erasoa gertatu zen tokira. 

Badirudi, bikote kideen arteko eztabaida baten ondoren, gizonak emakumea jo zuela, hori etxetik ihes egiten saiatzen ari zenean. Ondoren, emakumeak etxetik alde egin ahal izan zuen eta atarian itxaron zituen udaltzainak. Horiek Gurutzetako erietxera eraman zuten, artatua izateko. 

Ustezko erasotzailea emakumearen kontrako indarkeriaren delitu bategatik atxilotu zuten udaltzainek eta epailearen esku utzi zuten. 

Keltse Eiguren Berdintasun Zerbitzuko zinegotziak  berriro gaitzetsi du ustezko erasoa eta gogoratu du tratu txar fisiko edo psikiko jasaten dituzten emakume biktimak Gizarte Zerbitzuetara (944660151) jo dezaketela, han egoera horretatik ateratzeko laguntza emango baitiete. Eigurenek gogoratu du Udaltzaingora (944660202) edo Ertzaintzara (944063420) ere joan daitezkeela eta baita Eusko Jaurlaritzaren tratu txarren biktimen telefono zenbakira (900 840 111) eta SOS DEIAK (112) ere.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +