Berriak

Emakumezko bat atxilotu dute gidatzeagatik edari alkoholikoen eraginpean eta gidabaimenik gabe

2017/11/14

Emakumezko bat atxilotu dute gidatzeagatik edari alkoholikoen eraginpean eta gidabaimenik gabe

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen igandean, azaroak 12, bide-segurtasunaren aurkako delitu bi egotzita, edari alkoholikoen eraginpean autoa gidatzeagatik eta gidabaimena agintari judizialak kenduta zuela zirkulatzeagatik.

Atxiloketa 07:10ak aldera egin zen, Andra Mari auzoan jarritako prebentziozko kontrol batean. Ordu horretan gidari bat kontrolerako ezarritako gunetik zihoan, eskuko telefonoa erabiltzen ari zenez, despistatu zen eta talka egin zuen zirkulazioa gidatzeko zegoen poliziaren autoaren kontra.

Udaltzaingoko agenteek gidariari, 22 urteko emakumezkoari, nabaritu zizkioten edari alkoholikoen eragipean egotearen seinaleak. Alkoholemia-proba egiterakoan 0,59mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino bi aldiz gehiago hain zuzen. 

Halaber, autoaren gidariaren dokumentazioa begiratzerakoan, gidabaimena epaile batek aginduta kenduta zeukala baieztatu zuten. Hori dela bide, segurtasunaren aurkako beste delitu bat egotzi diote.

Polizia-eginbideak egiten ari dira eta horiek Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira.

Abisu Horia

.

Igandea, hilak 9: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 12etatik 24etara.

Astelehena, hilak 10: Abisu horia itsasaldeko arriskuagatik: nabigazioa lehenengobi milietan 00etatik 15etara. Kostaldeko kalteak 05:00etatik 07:00etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +