Berriak

Gidari bat atxilotu dute

2017/01/23

Gidari bat atxilotu dute Andra Marin baimendutako alkohol-tasa laukoizteagatik

Getxoko Udaltzaingoak pertsona bat atxilotu zuen atzo, igandea, urtarrilak 22, bide-segurtasunaren aurkako delitu bat egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik.

 Atxiloketa 07:20ak aldera, Andra Marin jarritako prebentziozko kontrol batean. Udaltzaingoko agenteek ausazkoan ibilgailu bat gelditzeko agindu zuten eta gidariari alkoholemia-proba egiteko eskatu zioten. Horretan, 34 urteko emakumezkoak, 0,70mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino hiru aldiz handiagoa. Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean.

 Polizia-eginbideak bideratu eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dira, Epaiketa Azkarraren prozeduraren bitartez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +