Berriak

Hiru gidari atxilotu

2017/01/16

Hiru gidari atxilotu dituzte baimendutako alkohol-tasa gainditzeagatik

Getxoko Udaltzaingoak hiru pertsona atxilotu zituen joan den asteburuan bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egotzita, edari alkoholikoen eraginpean gidatzeagatik.

Lehenengo atxiloketa joan den larunbatean izan zen, urtarrilak 14, 12:00ak aldera.  Kotxe baten gidariak, istripu bat eragin ondoren, alde egin zuen bere erantzukizuna saihesteko asmoarekin. Udaltzainek, ikerketa-lanak burutu ondoren, ihes egin zuen gidaria aurkitu eta edari alkoholikoen eraginpean zegoela ikusi zuten. Alkohol-proba egin ostean, 27 urteko gizonezkoak, 0,78mg/l eman zuen, hau da, baimendutako alkohol-tasa baino hiru aldiz handiagoa, eta, horregatik, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren aurkako delitu batengatik.

Bigarren atxiloketa igandean izan zen, urtarrilak 15, 04:40ak aldera, Negurin jarritako prebentziozko kontrol batean. Udaltzaingoko agenteek ausazkoan ibilgailu bat gelditzeko agindu zuten eta gidariari alkoholemia-proba egiteko eskatu zioten. Horretan, 28 urteko gizonezkoak, 0,81mg/l-ko emaitza eman zuen, onartutakoa baino hiru aldiz handiagoa. Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean. 

Azkeneko atxiloketa gaur izan da, urtarrilak 16, 01:00ak aldera Romon jarritako prebentziozko kontrol batean. Udaltzainek ibilgailu baten gidariari alkoholemia-proba egin diote, eta horretan 43 urteko gizonezkoak 1,09mg/l-ko emaitza eman du, onartutakoa baino lau aldiz handiagoa. Hori dela eta, atxilo eraman zuten bide segurtasunaren kontrako delitua egitearen akusaziopean. 

Atxiloketa guztien polizia-eginbideak bideratu dira eta Getxoko Guardiako Epaitegira bidaliko dituzte.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +