Berriak

Zerbitzari bat atxilotu dute

2017/01/12

Zerbitzari bat atxilotu dute Areetan substantzia estupefazienteak saltzeagatik

Getxoko Udaltzaingoaren Ikerketa Unitateko agenteek Areetako taberna bateko zerbitzari bat atxilotu zuten atzo, asteazkena, hilak 11, errehabilitazio-prozesuan dagoen pertsona bati kokaina saltzen in fraganti  harrapatu zutenean.

Gertaera 19:20ak aldera izan zen. Agenteek Areetan ikusi zuten droga-kontsumitzaile ezagun bat Polizia ikertzen ari zen ustez droga saltzen den taberna batera zihoala. Pertsona horrek zerbitzariari 20€ko eta 5€ko diru-paperak eman zizkion kokaina erosteko. Une horretan agenteak tabernan sartu ziren eta, taberna arakatu ondoren, sukaldearen apalategi batean lau pizgailu aurkitu zituzten. Pizgailuoi aldez aurretik gasa kendu zieten barruan substantziak ezkutatzeko azpiko estalki beltza kenduta. Horietako biren  barruan 10 plastikozko bilgarri aurkitu ziren barruan hauts zuria zutenak, ustez kokaina zena, alanbrez itxita,

Atxilotu zuten 30 urteko gizonari, dirua eta beste substantzia zati bat, ustez haxixa, atzeman zioten, poltsikoan zeraman 30 gramoko zati bat. Pertsona horrek Salamancako Gobernuaren Ordezkariordetzako egozteko agindua zuen.

Poliziek taberna itxi zuten eta ikertzeko eginbideak egiten ari dira osasun publikoaren aurkako delitu batengatik. Auzia epaiategiaren esku geratu da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +