Neguko Bidaia

  • Urtarrilaren 19tik otsailaren 23ra
  • Areetako Andrés Isasi Musika Eskolako entzunaretoa
  • Ordua: 19.30
  • Sarrerak:
    Musika Eskolan salgai urtarrilaren 8tik
    - Saio baterako: 5 € (eskolako ikasleak: 3 €)
    - Abonamendua: 25 € (eskolako ikasleak: 15 €)

Neguko Bidaia zikloak musika estilo anitzak gerturatuko dizkigu, euskal eszenako artista eta taldeei protagonismo berezia eskainita. Ohi denez, saioak amaitu ondoren, artistek solasaldi interesgarritan parte hartuko dute.

Urtarrilak 19. Calle del Remolino (Flamenkoa)

Calle del remolino

Sustrai flamenkoaren eta flamenko berriaren bitartean aritzen den Calle del Remolino musikari gazteen taldea da, arte horren esentziak era fresko eta gaur egungoan transmititzen dituena. Enrique Vacaren gitarra kementsu eta sortzailearen erritmoan, Mónica Nuñezen ahots harrigarrizkoak, eta Ledian Mola eta Darío Camposen sekzio erritmikoak flamenko hutseko doinuak eta doinu modernoenak uztartuko dituen kontzertua eskainiko diote publikoari.
  • Enrique Vaca – gitarra
  • Mónica Nuñez – ahotsa
  • Ledian Mola – kontrabaxua, biolina
  • Darío Campos – txaloak, perkusioa

Urtarrilak 26. General Lee (Rockabilly)

General Lee

Zalantzarik gabe, Amerikako sustraien musika suspertzea bistakoa da; swing taldeak, country, rock and roll, rockabilly... sortu eta ugaritzen dira lurralde osoan.
Manu Heredia, General Lee taldearen sortzaile eta agertokiko rock musikagile mitikoa inoiz ez da gelditu. Garaiko gitarristarik onena izanik, hainbat multinazionaletan sartu zen.
Azken bi urteotan Europa osoan eta Estatu Batuetan egon zen biran, Dead Bronco taldeko gitarrista bakarlari moduan; bide batez, makinaria martxan jartzeko eta GENERAL LEE proiektuari berriro ekiteko aprobetxatu zuen.
Arturo García (Yo soy Julio César, Fito&Fitipaldis, Asfalto, Cosmosoul eta abar) eta Oscar Calleja (Dinamita P´a los Pollos, Dead Bronco) luxuzko musikariekin elkarlanean “HE NACIDO AYER” albuma sortu du.
  • Manu Heredia – gitarra
  • Arturo García – bateria
  • Oscar Calleja – kontrabaxua

Otsailak 2. Trivium Klezmer (Klezmer)

Trivium Klezmer

Klezmer musika eklektikoa da, beti bizirik eta etengabeko bilakaeran, jatorrizko sustrai hebrearrek denboran zehar elkarrekin bizi ziren kultura ugariekin izandako harremanetik sortua, batez ere Ekialdeko Europako judu komunitateetan, non beste soinu eta erritmoekin aberastuz joan baita, musika ondare baliotsu bihurtu arte.
Gaur egun, mundu osoan jotzen den musika da, bizitasuna eta adieraz ditzakeen emozioen aniztasuna ezaugarri dituena, melankolia eta sentipen sakonetatik hasi, gainez egiten duen estasi eta poztasuneraino. Bere erritmo zorabiagarri eta dardartiak trebetasun tekniko bikainak eskatzen ditu, behar bezala interpretatzeko. Instrumentazio bereziak –akordeoia eta tesitura desberdineko klarineteak– eta kalitate handiko hiru musikari aragoiarrek osatutako TRIVIUM KLEZMER taldeak, Espainia osoan zehar askotariko publikoak konkistatu ondoren, energia eta freskotasun kartsu berberarekin ekiten dio errepertorioari.
2009. hasi zenetik gaurdaino, hainbat jardunaldi eta agertokitan aritu da taldea, eta publikoak beti harrera beroa egin dio bere musikari. Lehenengo lanaren (Klezmorím, 2011) 3000 disko baino gehiago saldu ondoren, bigarren albuma aurkezten dute, “EKLÉZTICO”: doinu berritua, freskoa eta zuzena, non musikari bikainez osatutako hirukote horrek klezmer musika ulertzeko modu berezia askatzen baitu.
Proposamen fresko eta originala, osagai erakargarriekin ondua: pasioa, emozioak, erritmo neurrigabea, umore-sen handia eta alaitasun kutsakorra, kontzertu guztiei darizkienak.
  • Manuel Franco (akordeoia)
  • Jorge Ramón (klarinete baxua)
  • Juan Luis Royo (klarinete sopranoa eta klarinete sopraninoa)

Otsailak 9. Goio Gutiérrez Trío (Rock Progresivo)

Goio Rock, jazz eta klasikoa koktel xarmagarrian. Goio Gutiérrez, Ricardo Cantera eta Dabid Martínek osatzen duten Bilboko hirukoteak zortzi urte baino gehiago daramatza martxan, eta lau disko grabatu ditu denboraldi horretan.
Goyo Gutiérrez (pianoa, Hammond organoa, teklatuak eta konpositore lana) “El Consorcio” edo “Banda Municipal de Bilbao” bezalako taldeekin aritu da elkarlanean. Gaur egun, musika irakaslea da (pianoa, teklatuak eta harmonia) “Bilbaomusika” Bilboko Udal Musika Eskolan.
Ricardo Cantera (bateria) musika taldeetan aritu da, hala nola “Fito & Fitipaldis” eta “16 Válvulas”, baita elkarte klasikorekin ere, adibidez, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin. Egun, bateria eta perkusio irakasle dabil Erandioko Udal Musika Eskolan.
Dabid Martín (baxu elektrikoa) hainbat jazz- eta rock-taldetan ibili da, hala nola “Gintonic” eta “Bilbobillies” taldean. Baxu eta kontrabaxu irakaslea da Arrasate Musikal eta Alboka (Erandio) eskoletan.

Otsailak 16. Aurkene Muñoz & Marco Borge (Abesti latinoamerikanarra)

Aurkene Núñez

Ibilbide intimista eta pertsonala, latinoamerikako kantautore ezberdinen abestien eskutik. Maitasunari buruzko gaiak jorratzen ditu, hainbat ikuspegitatik abiatuta. Bidaia honetan, bere generoaren barruan, ikonoak izan diren eta oraindik ere ikonoak izaten jarraitzen duten abestiak aurkituko ditugu, izan ere, konposizioan zehar, bere musika eta testuaren konposizioan zehar, entzulea emozionatzen jarraitzen baitu, aldi baterako gaiagatik.
Aurkene Nuñez. Donibane Lohizunen jaio zen; geroago Mexikora joan zen eta han hasi zituen piano-ikasketak. Hamahiru urte zituela, bere familia Bizkaira joan zen behin betiko, eta bertan, Gradu Profesionaleko  ikasketak egin zituen, Barakaldoko Musika Kontserbatorioan. Musika Irakasle ikasketak egiten ditu EHUn eta Musika irakaslea da St. George`s English Schoolean, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan 2007. urteaz geroztik, eta Musika Eskola berean koordinatzen du.
Bere irakaskuntza-jarduerarekin batera, hainbat orkestra eta bakarlari aritu dira lanean, eta zinemarako, publizitaterako eta diskoetarako grabazio desberdinetan kolaboratu dute. 2016. urteaz geroztik, Gintonic musika-taldeko kidea da, musikagile, teklatzaile eta abeslari moduan.
Marco Borge gitarrajolea eta konpositorea da. Musika eskola ezberdinetan trebatua: klasikoa, jazza, afrozana eta brasildarra, gitarra da bere adierazpen nagusia, flamenkoa estilistika-espezialitate gisa landuz.
Gaur egun, irakaskuntzaren eta eszena-eremuaren arteko jarduera musikala banatzen du, bakarlari gisa jarduten du, flamenkoarekin batera kantatzen du, edo MASIOMPA laukotearekin taldea prestatzen.
Esperientzia zabala eta akreditatua du bere geografia-eremuko musika eta kultur zikloen diseinuan eta antolaketan: 'Mila musika haria', 'Mundu guztiak' eta "Una ria con duende", duela zortzi urtetik hona.

Otsailak 23. Gonzalo Tejada (Jazz)

Gonzalo Tejada

Marilyn burura etortzen zaidan bakoitzean, “Niagara” filmean ikusten dut. Bere soineko arrosarekin, adats horail nahastezinarekin, urrezko belarritakoekin… “Kiss” xuxurlatzen. Marilynek beti zoratzen du. Bera ezagutu aurretik nolakoak izan ginen ahaztu eta apur bat desberdin sentiarazten digu.
Norma Jeane Baker, Marilyn Monroe. Abuztuko gau batean joan zinen. 50 urte geroago, oraindik gogoan zaitugu.

1.- "Diamonds are a girl's best friend" (“Gentlemen prefer blondes ” filmekoa) – Styne / Robin
2.- “A fine romance” (Marilyn Monroek 1953an RCA-rentzat grabatu zuena) – Kern / Fields
3.- “Kiss” (“Niágara” filmekoa) – Newman / Lionel / Gillespie / Haven
4.- “My heart belongs to Daddy” (“Let´s make love” filmekoa) – Porter
5.- “After you get what you want” (“There's no business like show business” filmekoa) – Berlin
6.- “I´m through with love” (“Some like it hot” filmekoa) / “… and I´m dancing alone” – Kahn / Malneck / Livingston / Tejada
7.- “Marilynrhythm” – Tejada
8.- “Norma Jeane Baker” – Tejada

  • Gonzalo Tejada (kontrabaxua)
  • Mikel Andueza (saxoak/klarinetea)
  • Roger Mas (pianoa)
  • Borja Barrueta (bateria)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +