Birziklapena

Gai organikoetarako edukiontzi marroia

edukiontzi marroia

Utzi beharreko materialak eta onurak

Garbikerrek, Bizkaiko ingurumen politika betearazteaz arduratzen den Foru Aldundiko sozietate publikoak, zehazten du zein diren utzi beharreko materialak. Horrela, edukiontzi marroian honako hauek utzi ahalko dira: fruten, barazkien, lekaleen eta ortuarien hondakin gordinak edo kozinatuak; fruten hezurrak, oskolak eta fruitu lehorrak, haziak eta zerealak; ogia, opilak eta galletak; sukaldeko papera eta paperezko ezpainzapiak (olio hondakinik gabeak), kafe hondarrak, infusio poltsatxoak eta botiletako kortxoak. Halaber, lore eta landare hondarrak, hosto lehorrak, belarra eta inausketa hondar txikiak eta baratzeetakoak utz daitezke. Garrantzitsua da bestelako hondakinik ez uztea, ondoko tratamendua modu zuzenean egitea galaraziko lukeelako.

Bosgarren edukiontziak hainbat ingurumen, ekonomia eta osasun abantaila ditu: balorizazio energetikoaren amaierako tratamendu batera bidaltzen diren hondakinak murrizteaz gainera, baliabide berri bat sortzea ere ahalbidetzen digu, berdeguneetan berrerabili dezakegun lehengai bat. Balioa handitu dakiokeen gai organikoa modu zehatzean tratatzen bada, karbono dioxidoaren isuriak gutxitzen dira atmosferan, zerbitzuko karbonoaren aztarna hobetzen da eta berriro erabil daitezke produktua berriro sartuz. 

Nola egin zerbitzuko kide eta kita eskuratzea

Zerbitzu berri hori erabili nahi duten pertsona guztiek (ostalaritzako sektorea barne) horretan alta har dezakete 94 464 43 80 telefono-zenbakiaren bidez, www.getxo.info-citi.es webgunean edo aurrez aurre, Hiritarren Arreta Bulegoetan (HAB), hain zuzen. Zerbitzuaz arduratzen den enpresa interesatuta dauden pertsonekin harremanetan jarriko da, erabiltzeko behar den kita emate aldera.

Zerbitzuari buruzko informazio handiagoa eskuratzeko edo zalantzak argitzeko, deitu 94 464 43 80 telefono-zenbakira edo bidali mezu bat getxo@getxoR2022.com helbide elektronikora.

Garbigune Mugikorra

vehículo garbigune

Puntu garbia:

  •  asteazkenetan dabil, 18:00etatik 21:00etara, Gobelaurre parkean;
  • ostegunetan, 10:00etatik 14:00etara, Salsidu-Ollarretxen, eta 18:00etatik 21:00etara, Gernika parkean;
  • ostiraletan, 10:00etatik 14:00etara, Andra Mari kiroldegian, eta 18:00etatik 21:00etara, Romo-Areetako Geltokia plazan;
  • larunbatetan, 10:00etatik 14:00tera, Algortako Geltokia plazan, eta 18:00etatik 21:00etara, Bidezabalgo anbulatorioaren ondoan;
  • eta igandetan, 10:00etatik 14:00tara, Iturgitxi-Basarraten.

Puntu Garbi Mugikorrean –behar bezala identifikatu eta egokitutako ibilgailua- utzi daitezkeen hondakinak era askotakoak dira: olioak, pintura, laka eta bernizak, izotz-kontrakoak, disolbatzaileak, hidrokarburo hondakinak, iraungitako sendagaiak, hodi fluoreszente eta lanparak, pilak, hondakin elektronikoak, toner/tinta-kartutxoak eta CDak, besteak beste; eta horiez gainera, birziklatu daitezkeen tamaina ertaineko beste hondakin batzuk ere (elektratresna txikiak, txatarra...).

Puntu Garbi Mugikorraren helburua da era horretako hondakinak batu, biltzerakoan sailkatu eta baimendutako gestiogileen instalazioetara eramatea, ondoren tratatu eta birziklatzeko. Modu horretan ez da kutsatzailerik isurtzen hondakin solidoen bilketako sisteman.

informazio gehiago

Garbigune

Malakate etorbidea

Ordutegia:

>

- astelehenetik ostiralera: 09.00 - 13.30 / 15.30 - 18.00

- larunbatetan eta igandeetan: 9.00 - 13.30

Telefonoa: 652 774 526

Birziklapenerako gaiako material-bilketa

Getxon garbiketaren ardura duen aldi baterako enpresa-elkartearen (ABEE) web orrialdea: CESPA eta ASASER

Altzariak eta inausketa hondakinen bilketako zerbitzu berria

http://www.getxo.eus/eu/medio-ambiente/noticias/83

PAPERA

Paper-bilketarako 3,2 m3ko gaitasuna duten 214 edukiontzi urdin daude herri osoan zhear. Beraz, batez beste, 373,08 bizt/eduk.

  • 2012: 2.644.500 kg., 32,43 kg./biztanle urtea
  • 2013: 2.473.220 kg., 30,92 kg./biztanle urtea
  • 2014: 2.415.280 kg., 30,25 kg./biztanle urtea
  • 2015: 2.283.425 kg., 28,60 kg./biztanle urtea
  • %5,46ko beherakada izan du

Ingurumen-onurak:

TM bakoitzeko aurreztutakoa:

  • 14 zuhaitz, 20 urte behar dituztenak hazteko: 31.962 zuhaitz jada aurreztutakoa
  • 298 m2 baso: 680.334 m2 baso jada aurreztutakoa
  • 5.000 Kw/h energia: 11.415.000 Kw/h energia jada aurreztutakoa
  • 100.000 l. ur / 228.300.000 l. ur jada aurreztutakoa
  • 0.25 TM petrolio: 570 Tona Petrolio Baliokide jada aurreztutakoa

Arazo nagusiak:

  • Papera edukiontzietatik kanpo egon ohi da; bereziki, kartoizko kaxak. Horiek kanpoan gelditzen dira, ez direlako tolesten eta edukiontzira sartzen.
    Ondorioz, bilketa-zerbitzua mantsotu eta bilketa-kostuak igotzeaz gain, kaxa horiek kalea zikintzen dute edukiontzietako zaborra jaso bitartean.
  • Papera zabor-edukiontzietara botatzen da, ez paper-edukiontzietara. Gainera, tolestu gabe botatzen dira, eta bizilagunek zaborra lurrean utzi behar izaten dute.

HONDAKIN HANDIAK

  • 2012: 334.800 kg., 4,14 kg./ biztanle urtea
  • 2013: 302.740 kg., 3,78 kg./ biztanle urtea
  • 2014: 401.200 kg., 5,03 kg./biztanle urtea
  • 2015: 442.081 kg., 5,54 kg./biztanle urtea
  • %10,19ko igoera izan du

Bildutako tamaina handiko materialak Berziklatu enpresan lagatzen dira, bertan tratamendu egokia jaso dezaten.

Inguruko-onurak

Hondakin horien gehiengoa birziklatu edo berrerabili egiten da, eta ondorioz zabortegira botatzeko kopurua jaitsi egiten da.

- Tamaina handiko hondakinen balantzea 2016. urtean 456 tonatik gorakoa da

 

ONTZIAK

Ontzi-bilketarako 244 edukiontzi hori daude Getxo osoan zehar. Beraz, bataz beste 327,21 bizt/eduk.

  • 2012: 976.668 kg., 12,09 kg./biztanle urtea
  • 2013: 954.640 kg., 11,93 kg-/biztanle urtea
  • 2014: 956.990 kg., 11,99 kg./biztanle urtea
  • 2015: 959.060 kg., 12,01 kg./biztanle urtea
  • %0,22ko igoera izan du
  • Ontziak Ecoembesera bidaltzen dira, ontzi motaren arabera bereizi (plastikoa, tetrabika, metala) eta ondoren birziklatzeko.

Ingurugiro-onurak:

  • Ingurugiroari kalte nagusiak egiten dio ontzi eta bilgarrietatik sortutako hondakin kopuru handiak.
  • Ontzien plastiko eta metalak birziklatu egin daitezke ontzi berriak sortzeko. Horrela, petrolioa eta beste zenbait lehengai aurreztea lortzen dugu, iraupen luzeko hondakinak saihesteaz gain.

Arazo nagusiak:.

  • Edukiontzi horia ontzientzako da, eta ez plastikoentzako orokorrean (pertsianak, panpinak, jostailuak,...). Horiek errefusa dira.
  • Hainbat eta hainbat bizilagunek ontziak asteburuetan botatzen dituzte, eta egun horietan bilketa-zerbitzurik ez dagoenez, zenbait edukiontzi gainezka egoten dira igande eta astelehenean jaso arte.

ARROPA

Getxon 23 ehun-edukiontzi daude eliza, ikastetxe, osasun-zentro, inguruetan, etxeko ehunak botatzeko. Beraz, 3.471,26 biztanleko edukiontzi bat.

Emaitzen konparaketa

2015. urtean, 306.127 kg arropa jaso ziren eta Kooperara eraman ziren, berau arduratzen baita ingurumen tratamendu egokia emateaz.
Azken bilketatik jasotako datuen arabera, aurreko urtean bezala, datuek gorantz jarraitzen dutela ikus dezakegu.

Ingurugiro-onurak

  • Ehunen birziklapenak ingurumena kontserbatzeko jarrerak indartzen ditu, berreskurapen testuinguru global baten barruan.
  • Bilketa horren ondorioz, edukiontzi finko eta zehatzen bidez, isuriak murrizten dira hiri hondakin solidoen bilketan eta ehunak eta arropak gehiago berrerabiltzen dira.
  • Koopera sozietate kooperatiboak, Cáritas eta Rezikleta elkarteek osatua, helburu bikoitza dauka: horrelako hondakinak berrerabiltzea, batetik, eta lanpostuak sortzea, bestetik. Izan ere, gizartean kaltetuta dauden taldeak sartzen ditu bere jardueran.
  • Gainera, herritarren partaidetza ere sustatzen da, arropa eman eta bigarren eskuko arropa kontsumitzean. Izan ere, bildutako arroparen zati bat denda eta arropategietara eramaten da, Ecorropa etiketapean, eta nagusientzako zentro, osasun zentro eta abarretara ere eroaten da, dohaintza gisa.
  • Bildutako arroparen beste zati bat industria oihaletarako, artile birziklapenerako, landaretza ehunetarako... eta esportaziorako erabiltzen da.

Edukiontzien zerrenda

PILAK

Getxon 107 pila-edukiontzi daude, gehienak Getxo Enpresarenak, denda eta ikatetxeetan banatuta. Beraz, 746,16 bizt/eduk. Denda horiek batez ere pilak banatzen dituztenak dira. Horrez gain, 19 edukiontzi ere jarri dira bide publikoan.

Emaitzen konparaketa

 2015ean 7.000 kg. gainditu dira. Beraz, 2014ko kopurua mantentzen da. Pilak Ecolecera bildaltzen dira, ingurumen aldetik ondo tratatzeko, hondakin oso kutsagarriak baitira.

Ingurugiro-onurak

Pilen birziklapenetik metal astunak lotzen dira, hala nola, merkurioa, zinka,... Lortutako kopurua oso handia ez den arren, birzkiklatzeak ingurugiroari egiten dion onura nabarmena da, oso metal kutsatzaileak baitira.

BEIRA

Beira-bilketarako 198 edukiontzi berde daude herri osoan zehar. Beraz, Getxon, bataz beste 403,23 bizt/eduk. Beira bildu eta birziklatzera eramateaz Ecovidrio arduratzen da.

  • 2012: 1.593.660 kg., 19,54 kg./biztanle urtea
  • 2013: 1.567.500 kg., 19,59 kg./biztanle urtea
  • 2014: 1.540.050 kg., 19,29 kg./biztanle urtea
  • 2015: 1.672.871 kg., 20,95 kg./biztanle urtea
  • hau da, bildutako kilogramoak %8,62 igo dira.

Ingurugiro-onurak

TM bakoitzeko aurreztutakoa:

  • 1.240 TM lehergai: 2.074 TM lehergai jada aurreztutakoa
  • 0,10 TM petrolio baliabide: 167,2 TM petrolio baliokide jada aurreztutakoa
  • 3.750 botila: 6.273.266 botila jada aurreztutakoa

Arazo nagusiak

  •  Botilak edukiontzietara desorduetan botatzen dira eta bizilagunei botilak botatzean sortutako zaratak molestatu egiten die.
  • Ostalaritzako edukiontzi bereziak arazoak eragiten ari dira, izan ere, ostalari askok beira plastiko-zorroarekin batera botatzen dute, eta ondorioz, zorroa irekitzeko mekanismoan katigatzen da. Hala, edukiontzia ezin izaten da ondo hustu eta irekita gelditzen denez, kalea zikintzen da.

OBRA-HONDAKINAK

  • 2012: 417.800 kg., 5,17 kg./biztanle urtea
  • 2013: 497.260 kg., 6,22 kg./biztanle urtea
  • 2014: 452.000 kg., 5,66 kg./ biztanle urtea
  • 2015: 380.260 kg., 4,76 kg./ biztanle urtea
  • Hau da, %15,87ko murrizketa egon da.

Udalerrian bildutako obra hondakinak enpresa espezialista batera eramaten dira, ondoren berrerabiltzeko. Obra hondakinak txikitutakoan, errepideetan betelanak egiteko edo zoladurak jartzeko erabil daitezke.

Onurak

Natura-guneak babesten dira:

  • Baliabide mineralak gutxiago ustiatzen direlako.
  • Material horiek gutxiago erabiltzen direlako.
  • Zabortegien iraupena luzatzen delako, ez erabiltzeagatik.

HONDAKIN ELEKTRIKO ETA ELEKTRONIKO (HEE)

  • 2012: 19.000 kg., 0,24 kg./biztanle urtea
  • 2013: 26.380 kg., 0,33 kg./biztanle urtea
  • 2014: 28.760 kg., 0,36 kg./biztanle urtea
  • 2015: 50.100 kg., 0,63 kg./biztanle urtea
  • hori %70,20ko igoera izan du
  • Ecolecera eramaten dira, birziklatzeko eta dituzten elementu kutsagarriak kontrolatzeko.

OLIOA

- 54 edukiontzi laranja

Getxon, etxeko olioaren 54 edukiontzi laranja jarri dira. Aurten, jarri direnetik bi hilabete pasa ondoren, 10.169 kg. jaso dira.

Emaitzen konparaketa

Ezin da aurreko urteko datuekin alderatu, lehen urtez jarri baitira halako edukiontziak udalerrian.

Bildu den etxeko olioa Rafinor enpresara eramaten da, Biodiesel gisa erabiltzeko.

Ingurugiro-onurak

Etxeko olioak ur kopuru handiak kutsatu ditzake. Bestalde, saneamendu hodiak trabatzea eragiten du eta hiriko karraskariak elikatzen ditu.

DENDAK

Udalerriko arrandegi, fruta-denda eta supermerkatu ia guztiak atxiki dira dagoeneko dendaz denda hondakinak gaika biltzeko sistemara. Getxon 2015eko otsailean ezarri zen sistema. Horrez geroztik, zerbitzua handituz joan da pixkanaka-pixkanaka beste saltoki batzuetara, beste era bateko materialak sortzen dituztenak: papera/kartoia edo egurra. Helburua da aipatutako saltokiek sortzen dituzten hondakin guzti guztiak birziklatu, %100, eta Getxo jasangarriago bat, garbiago bat eta zikinkeria eta usain txar gabeko bat lortzea. Udalaren erronka da %50eko mailara iristea 2022an, hondakinen gaikako bilketan, Europar Batasuneko araudia aintzat hartuta.

informazio gehiago

INAUSKETA

Aurten inausketa hondarrak jaso dira, bai lorategi publikoetan, bai pribatuetan. 2015ean bildutako hondarrak 442.600 kg. izan dira.

Emaitzen konparaketa

Ezin da aurreko urteko datuekin alderatu, lehen urtez baitago martxan zerbitzu hau. Inausketa hondarrak udal lorategietan edo ongarri edo betelan gisa berrerabiltzen dira.

Ingurugiro-onurak

Inausketa hondarrak konpost gisa berrerabil daitezke, lurzoru, lorategi publiko eta pribatuak ongarritzeko.

- 444.140 kg inauste-hondar 2016. urtean

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +