Berriak

54 edukiontzi berri ipiniko dira

2015/10/27

54 edukiontzi berri ipiniko dira landare-olioaren birziklatzea bultzatzeko Getxoko etxeetan

edukiontzi berriak

Gaur asteartetik aurrera, urriak 27, eta hurrengo 10 egunetan, Getxoko Udalak 54 edukiontzi laranja ipiniko ditu.  Getxoko auzotarrei beren sukaldeetan erabilitako landare-olioa birziklatzen laguntzea da helburua. Edukiontziok behar bezala kudeatzen badira, ez da olioa etxeko harraskatik behera botako, eta ez da ur-araztegietara, itsasoetara edo ibaietara iritsiko. Erabilitako landare-olioa oso kutsagarria da. Aldundiak eta Ur Partzuergoak Bizkaiko Rafrinor enpresak emandako datuen arabera egin dituzten azken azterketak kontuan hartuta, litro bat oliok40.000 litrour kutsatzen ditu. Horrez gain, substantzia hori araztea oso garestia ere badela kontuan hartuta, behar bezala kudeatzeko hausnartu beharko genuke.

Getxoko hiru barrutietan azterketa egin ondoren, bertako biztanle-dentsitatea kontuan hartuta, zehaztu egin da zerbitzuari aurre egiteko kopuru egokiena edukiontzi batekoa dela 1.500 biztanleko. Udalak datu hori kontuan hartu duenez, 54 unitate jarriko dira.

 

 Bilketarako aholkuak

 Herritarrek haientzat erosoena den ontzian gorde ahal izango dute olioa. Edozein ontzi huts berrerabili ahal izango da horretarako (dena dela, hobe da plastikozkoa izatea). Ontzian gorde eta itxi baino lehen, hobe da olioa hoztu arte itxarotea. Ahal dela, olioa ontzian gordetzean, hobe da substantzia solidorik ez isurtzea. Ontzian, landare-olioa baino ez da gorde beharko (ekilore-olioa, oliba-olioa, soja-olioa...) eta ez olio mineralak (autorako olioa), ezta pinturak eta beste batzuk ere. Ontzia edukiontzi hurbilenera eraman beharko da, ia-ia beteta dagoenean.

Oliorako erabilitako ontziak ere birziklatu egingo direnez, ez da olioa birziklatzeko ontzi berezi berririk sortu beharko.

Zortzi arrazoi erabilitako olioa birziklatzeko

  • Hondakin hau harraskatik behera botatzen denean, hodiak butxatu egiten dira, eta karraskarientzako elikagaia ere bada.
  • Hondakin hori harraskatik behera botatzea hiriko urak kutsatzeko arrazoi nagusia da.  Litro bat oliok40.000 litrour kutsatzen ditu
  • Herritar batek20 litroolio inguru kontsumitzen ditu urtean, eta kopuru horren %10-%20 botatzen da.
  •  Oso garestia da erabilitako olioa ur-araztegietan tratatzea.
  •  Olioaren edukiontzian botatako ontziak ere birziklatu egingo direnez, ez da beste hondakinik sortuko.
  • Hondakin hau birziklatzean, biodiesela lortzen da, hau da, ingurunea errespetatu eta inoiz agortzen ez den energia berriztagarria.
  •  Biodieselaren errekuntzaren ondorioz CO2 gutxiago igortzen denez, negutegi-efektua murrizten da
  •  Getxotar guztien konpromisoa izan behar da ingurumena zaintzea.

Kanpaina auzotarrei zerbitzu berriaz informatzeko

Edukiontzi laranjen Instalazioaren hasiera dela eta, udalerriko atarietan jarriko dira bizilagunei informazio xehatua eskaintzeko kartelak. Bertan, edukiontzi bakoitza zer posta-helbidetan dagoen adieraziko da, etxetik hurbilen dagoena erabili ahal izateko. Aldi berean, zerbitzua behar bezala erabiltzeko zenbait urrats ere emango dira.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +