Berriak

Europako Mugikortasun Astea

2018/09/13

Cartel

Konbinatu eta Mugitu!

2018 Irailak 16-22

Konbinatu eta mugitu! goiburua daraman aurtengo Europako Mugikortasunaren Asteak hainbat garraio modu erabiltzera eta konbinatzera gonbidatzen gaitu hiri barruko pertsonen eta merkantzien joan-etorrietan, eraginkortasun, azkartasun, aurrezpen eta jasangarritasun handiagoa lortzeko.

Hiriguneetan mugikortasunerako aukera asko ditugu, motorizatuak eta motorrik gabeak, eta horiek partekatuak, publikoak edo banakakoak, tradizionalak edo berriak izan daitezke. Horien barruan oinez eta bizikletaz ibiltzea, garraio publikoa (autobusa, tranbia, metroa eta trena) eta beste asko daude, partekatutako bizikletak, taxiak, aurretik erreserbatutako lantzaderak edo partekatutako ibilgailuak, besteak beste. Testuinguru horretan, multimodalitateak hiri barruko joan-etorrietarako moduen konbinazio posible asko biltzen ditu.

Multimodalitate kontzeptua barneratzean, eta gure bidaietan zenbait garraio metodo jasangarri sartzean, ibilbidean egiten dugun denbora irakurtzeko, lan egiteko edo lasaitzeko baliatu dezakegu. Ariketa fisiko gehiago egingo dugu oinez edo bizikletaz bagoaz, dirua aurreztuko dugu eta ingurumenaren kontserbazioari lagunduko diogu.

- Liburuxka (PDF / 864 Kb)

 Ibilgailu jasangarrien erakusketa eta proba


Irailaren 21ean, 22an eta 23an, Getxoko Kirol Portuan Ibilgailuen jasangarrien erakusketa egingo da.

Hiru egun horietan, 11:00etatik 20:00etara, automozioaren alorreko enpresa garrantzitsuenetako batzuk ibilgailu hibridoak, elektrikoak eta gasezkoak erakutsiko dituzte Kirol Portuko amarratzeen pasealekuan, eta ibilgailuak jarriko dituzte nahi dutenen esku, portu inguruetan gidatze probak egiteko.

Toyota, Lexus, Mercedesen Smart, Renault, Peugeot, Infinity, Mitsubitsi, Seat eta Nissan markatako ibilgailuak probatu ahal izango dira.

Beste enpresa eta erakunde batzuk ere bertan egongo dira, mugikortasun jasangarriaren alorrean beste produktu eta zerbitzu batzuei buruzko
informazioa eta azalpenak emateko.

Energiaren Euskal Erakundea bizikleta elektrikoekin egongo da; SIPP patinete elektrikoekin; Eysa etxeak mugikortasunerako aplikazioak azalduko ditu; Ingeteam-ek ibilgailuentzako kargagailuak erakutsiko ditu, eta Nortegas-ek gasezko Seat ibilgailua.

Ibilgailu horiek probatzeko aukera gidatzeko karneta duten guztientzat zabalik egongo da. Hala nahi dutenek, bisitaren unean bertan eskatu
ahal izango dituzte ibilgailua gidatzeko probak.

Informazioa: www.getxosostenible.com

Mugikortasunari buruzko jardunaldia

Getxolan

Datorren irailaren 21ean, 11:00etatik aurrera, Getxolan-en, erakunde publikoek, instituzioek eta sektoreko enpresek eta eragileek Mugikortasun Jasangarriari buruzko Jardunaldian hartuko dute parte. Bertan, mugikortasun jasangarriaren egungo egoerari eta etorkizunari buruzko zenbait
gai eta alderdi landuko dira.

Getxoko Udaletik, Joseba Arreguik, Hirigintza, Obra eta Zerbitzu, Ondare eta Etxebizitzaren zinegotziak, GHMJ-PMUSaren, Getxoko
Hiri Mugikortasun Jasangarrirako Planaren, proposamen nagusiak azalduko ditu.

Logistikako Euskal Erakundeko (LEE-IVL) Iratxe Garcíak, e–comerce izenekoa mugikortasunean eragiten ari den ondorioak landuko ditu.

Valentín Domínguez Energiaren Euskal Erakundeko (EEE-EVE) teknikariak ibilgailu elektrikoak Euskadin dituen erronka eta aukerak aztertuko ditu.

Euskadiko Mugikortasunaren eta Logistikaren Clusterretik, Fernando Zubillagak Merkantzien hiri barruko banaketa (MHB-DUM) aztertuko
du, hirietako mugikortasunerako faktore kritikoetako bat.

Juan Ramón Merodio Leioa Berri Mobility-ko zuzendari komertzialak euren flotatan ibilgailu elektrikoetara aldatzeko aholkuak emango dizkie enpresei eta, benetako ekilorea balitz bezala, argi orduak ahalik eta gehien baliatzeko eta, horrela, energia garbia hornitu ahal izateko eguzkiaren orientazioa jarraitzen duen solar all-in-one SmartFlower sistema aurkeztuko du. Sistema horrek etxebizitzarako, motor elektrikoa
duen ibilgailurako, bietarako edo beste erabilera batzuetarako balio du.

Norte Gasetik, berriz, gasak ibilgailuen erregai gisa dituen abantailak azalduko dituzte.

Jardunaldietara joatea librea izango da.

2018ko programazioa

Ibilgailuen zirkulazio etena Algortan eta Areetan (Irailaren 22an)

Corte
Irailaren 22an, 08:00etatik 20:00etara, Algortako eta Areetako erdiguneetan, mugatuta egongo da ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua. Kale horietako garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da. Murrizketa horiek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta Udalak aldez aurretik emandako baimena duten establezimenduetako ibilgailuetan.

Eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus. Mesedez, kendu zure ibilgailua aipatutako kaleetatik antolatutako jarduerak oztopa ez ditzan. Eremu horietan aparkatuta dauden ibilgailuak garabiak kenduko ditu. 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +