Berriak

Altzariak eta inausketa hondakinen

2015/07/15

Altzariak eta inausketa hondakinen bilketako zerbitzu berria uztailaren 20tik aurrera

www.getxo.info-citi.es

Zaborrak Biltzeko Zerbitzuaren kontratu berria gure herriko errealitatera egokitzeko prozesuarekin jarraitze aldera, Getxoko Udalak altzariak eta inausketa-hondakinak biltzeko zerbitzu berria jarriko du martxan datorren uztailaren 20an. Sortzen diren hondakinen % 100a birziklatzea izango du xede zerbitzu berriak. 

Argibideak eta iradokizunak:

Altzarien kasuan, atariaren aurreko galtzadan utzi beharko dira eta, hori ezinezkoa izango balitz, puntu horretatik gertuen dagoen edukiontziaren ondoan, baina beti ere trafikoari eta edukiontzien  bilketa-lanari eragozpenik eragin gabe. Atal honetan altzarien familiari eta etxetresna elektriko handiei dagozkien hondakinak bilduko dira.

Zerbitzua baliatzeko aukera bakarra eskaera egitea da, telefono-zenbaki honen bitartez: 94 464 43 80 edo udal-zerbitzuaren webgunearen bitartez: www.getxo.info-citi.es. Bide horien bitartez eta 24 orduren buruan, altzariak edo etxetresna elektriko handiak zein egunetan utz daitezkeen adieraziko dute. Gehienez ere 72 orduko epean jasotzeko konpromisoa dago.

Hondakinak 22:00etatik 06:00etara bitartean utzi beharko dira

Hondakin horiek bide publikoan ahalik eta presentzia eta eragin txikiena izan dezaten, Udalak herritar guztion laguntza eskatzen du. Beraz, aurretik hitzordua eskatzeko beharra gogoratu behar da.

Hondakina adierazitako orduan utzi ezin ez bada, Larrañazubi bidean dagoen transferentzia-estaziora (zabortegi zaharra) eraman ahal izango da.

Inausketa-hondakinak biltzeko zerbitzuan kasuz kasu emango da arreta, 94 464 43 80 telefono-zenbakian edo www.getxo.info-citi.es webgunean.

Zerbitzua abiarazitakoan, eta iradokizun edo argibideak aintzat hartuta, gerta daiteke aldaketaren bat egin behar izatea, betiere hobetzeko asmoz.

Udala herritar guztien laguntza izango duelakoan dago,  herriaren irudia hobetu eta guztion mesederako izango baita.

 

 

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +