Berriak

Getxoko katu koloniak

2018/03/08

kartela

Kaleko katuak badaudela badakigu, baina, gainera, oso erraz ugaltzen direnez, kaleko katu kolonia ugari sortzen dira hiriguneetan, eta horrek eragozpenak sortzen ditu.

Hori dela eta, katuak hartu, antzutu eta beren jatorrizko koloniara bueltatzeko programa honen bidez, koloniak kontrolik gabe ugaritzea eta auzokideen arteko gatazkak sortzea saihestu nahi dugu, baia animalia horien bizi-kalitatea hobetu ere, noski.

Dena dira abantailak

  • Kontrolik gabeko ugaritzea saihesten da.
  • Ehizatzen jarraituko dute, beraz, ez da animalia karraskaririk egongo.
  • Ez dute beren eremua markatuko, ez dira zeloan egongo.
  • Antzutzearen ondorioz, antzutu gabeko katuen ezaugarri diren marrakak eta borrokak murriztuko dira eta herritarren arteko elkarbizitza baketsuagoa izango da.

Zergatik?

  • Katuak atsegin badituzu, programa honen bidez, beren bizi-kalitatea hobetu egingo da, errolda bat egongo da, antzutu egingo dira eta parasitoak kenduko zaizkie.
  • Ez badituzu katuak atsegin, programa honen bidez, kontrolatu gabeko katu koloniek eragiten dituzten eragozpenak murriztuko dira, hala nola eremua markatzea, zikinkeria, zaratak, borrokak eta umealdiak.

Zure komunitatean katu koloniaren bat badago eta Getxoko Udalaren laguntza behar baduzu, informazioa eskatu dezakezu hemen: 944660191 - ingurugiroa@getxo.eus

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +