Berriak

Dendaz dendako

2017/02/03

Getxoko arrandegi, fruta-denda eta supermerkatu ia guztiak atxiki dira dendaz denda hondakinak gaika biltzeko sistemara

hondakinak batzen

Udalerriko arrandegi, fruta-denda eta supermerkatu ia guztiak atxiki dira dagoeneko dendaz denda hondakinak gaika biltzeko sistemara. Getxon 2015eko otsailean ezarri zen sistema. Horrez geroztik, zerbitzua handituz joan da pixkanaka-pixkanaka beste saltoki batzuetara, beste era bateko materialak sortzen dituztenak: papera/kartoia edo egurra. Helburua da aipatutako saltokiek sortzen dituzten hondakin guzti guztiak birziklatu, %100, eta Getxo jasangarriago bat, garbiago bat eta zikinkeria eta usain txar gabeko bat lortzea. Udalaren erronka da %50eko mailara iristea 2022an, hondakinen gaikako bilketan, Europar Batasuneko araudia aintzat hartuta.

 

2016ko balantzea

Iazko balantzeari dagokionez, 63 tona inguru arrain hondakin eta 358 tona paper/kartoi batu ziren dendetan. Hain zuzen ere, zerbitzuaz baliatu ziren 39 arrandegietan, guztira, 62.640 kg arrain hondakin jaso ziren. Bestalde, 137 saltokietan (supermerkatu, fruta-denda eta kartoi ekoizle handiak), 357.610 kg paper/kartoi bildu ziren. Azken kopuru hori, udañerri osoan batutako guztiaren %14 da (2016an 2.496.580 kg bildu ziren guztira eta 2015ean berriz, 2.283.425 kg; hau da, %9 baino zerbait gehiago hazi zen iaz bildutakoa). Dendaz dendako bilketa zerbitzuaren balantzeak, aitzitik, ez du uzten 2015eko zenbakiekin konparaketarik egitea, hasiera batetik dendak etengabe sartu baitira sisteman. Balorazio oso ona Hirigintza, Obra eta Zerbitzuak Alorreko zinegotzia den Joseba Arregik balorazio oso ona egiten du sistemaz eta bere 2016ko balantzeaz. “Zerbitzuari buruzko balorazioa oso ona da. Gaur egun, arrandegi eta fruta-denda ia guztiak daude gaikako bilketa sisteman sartuta, eta horren ondorioz, hatsen arazoa eragotzi dugu”, aipatu du. Paper/kartoiaren bilketari dagokionez, zerbitzuaren bigarren urtean gertatutako hazkundea ere positiboa da. “eta horri esker ia %10 areagotu dugu, 2015ekoarekin alderatuta, udalerri osoan batutako frakzio honen kopurua. 358 tona dira hiritarrek erabiltzen dituzten edukiontzietatik ‘desagertzen’ direnak; horrenbestez, ez dute hondakinak kalean amaitzen gainezka eginez, ezta HHSren edukiontzian; bada,estetikaren zein ingurumenaren mesederako izango da”, nabarmendu du Arregik. “Halere, ostalaritzako establezimenduekin tematzen jarraitu behar dugu kartoia behar bezala tolestu eta dagozkien edukiontzietan utz dezaten”, gehitu du. Aurtengo ekitaldiari begira, “kopuru hauek handitzen saiatuko gara eta ahalegina ere egingo dugu udalerriko salerosleen gehiengoarekin harreman naturala izateko; alegia, kartoi ekoizle gehiago sartu nahi ditugu bilketan”. Dendaz dendako hondakinen gaikako bilketa zerbitzua egunero eskaintzen da, astelehenetik larunbatera.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +