Berriak

2016/01/11

Fauna ugaria eta era askotakoa bizi da Getxoko natura-ingurunean, batez ere Bolueko hezegunean

Udalak animalien ikerketa eta jarraipena egiten du 1999az geroztik

Bertako ugaztunak, azkonarra, azeria, basurdea, orkatza, erbinudea eta katagorria, besteak beste, apoarmatuak, anfibioak, narrastiak eta ehun hegazti espezie baino gehiago, hala nola lertxuna, antzara eta mirotza dira Bolueko hezeguneko fauna-populazioa osatzen dutenak. Animali horien kontrol eta zaintzaz arduratzen da Fauna eta Natura-ingurunea Hautemateko eta Aztertzeko Zerbitzua. Getxoko Udalak beste urtebetez luzatu berri dio zerbitzua Bolue Ingurumen Ikerketak enpresari, udalerriko biodibertsitatea ezagutu eta kudeatzeko. Getxon hegazti-populazio interesgarria dago bere kokapen geografikoagatik, migrazio-bide erdian baitago, eta habitat barietate handia: hezegunea, zelai, landazabal, itsasertz eta itsaslabarrak, harizti-bailarak eta barrualdeko baso mistoa,... 

Getxoko fauna-populazioaren gaineko ikerketa 1999an hasi zen, hegaztien inbentarioekin eta 2000garren urtean ugaztun, anfibio eta narrastienekin. Ondoren, Bolueko hezeguneko faunaren jarraipenari eutsiz aio eta 2006az geroztik Azkorri-Gorrondatxe hondartzako fauna-populazioarena egiten da, bereziki apo lasterkariarena (Bufo calamita). Horrez gainera, 2009az geroztik hainbat animali-aleren errolda egiten da, hala nola harrapariena eta mehatxaturiko beste espezie batzuena.

Zerbitzutik eskainitako datuen arabera, Bolueko hezegune eta ibarrean zenbatutako 140 hegazti espezietatik 39 Espezie Mehatxatuen Euskal Katalogoan sartuta daude (espezie 1, benarriz arrunta, “galzoriko espezie” bezala dago sailkatuta, 7 “kaltebera” bezala, 20 “arraro” bezala eta 11 “interes bereziko” legez). 

Faunaren jarraipena, espezieen inbentarioa eta populazio erroldak

Xabier Buenetxea Basogintzako ingeniari teknikoa eta zerbitzuaren arduraduna denak adierazi duenez “zerbitzuaren helburu orokorra, bate zere, bikoitza da: batetik, faunaren jarraipena egitea Bolueko hezegune eta ibarrean, bereziki apoarmatuen populazioarena; bestetik, Bufo Calamita edo apo lasterkariaren populazioarena Azkorri-Gorrondatxeko hondartzan; baita itsaslabarreko eta udalerriko gainontzeko lekuetako espezieen jarraipena ere”. 

Zerbitzuan egiten duten lanaren funtsezko alderdi bat da inbentarioa egitea, aipatutako tokietako berezko espezieak direnena, eta populazio erroldak prestatzea, urtekoak zein urtarokoak. “Datu horiei guztiei esker ezagutu ahal dugu habitat naturalaren kalitate maila zein den”, zehaztu du Bengoetxeak. 

Zerbitzuaren eginkizunen artean, beste atal garrantzitsu bi dira hegaztien eraztunketa zientifikoa eta espezie exotiko inbaditzaileen kontrol eta zaintza dira, hirigunetik gertu dagoen edozein parkeren arazo nagusienetako bat animalien kontrolatu gabeko askatzea izaten baita. Arrotzak diren espezieen ikerketaren barruan sartuta dauden espezieak dira, besteak beste:  Floridako dortoka bezalako apoarmatuak -hezeguneko bertako apoarmatuen (apoarmatu korrontezale eta istilzaleak) jarraipena ere egiten da-, arrainak, ugaztunak (bisoi amerikar eta koipu), karramarro gorri amerikarra eta zenbait landare (cortaderia, fallopia, eta abar). Halaber, laguntza teknikoa eskaintzen du zerbitzuak Bolueko ingurunea eta haren ibarraren eta, or ohar, Getxoko natura-ingurunearen gestioari buruzkoa. 

Kontzientziazioa eta zeregin dibulgatzailea

Lan guzti hori, “hiritarrei eta bereziki adingabekoei hedatuz gero, Getxoko natura-ingurunea eta bere balioa ezagutzeko baliatu ahalko dugu, ingurumena babesteko behar saihestezinaz ardura har dezagun”, aipatu du zerbitzuko arduradunak. “Edozein hirigunetan bezala, katalogatu eta baloratutako faunak jasan ditzakeen kalteak larriak dira, zernahi aldaketarena urrean, eta horregatik ezinbestekoa da, esate baterako, hezegunean animalia exotikorik ez askatzea”, gehitu du. Horregatik ere, funtsezkoa da Fauna eta Natura-ingurunea Hautemateko eta Aztertzeko Zerbitzuak egiten duen lan dibulgatzailea.

Buenetxeak hiritarren parte-hartzeak eta kontzientziazioak hezegunea eta natura-ingurunea kudeatzeko duten garrantzia nabarmentzen du, baita zenbait espezie babesteko ere, kasuak kasu, Azkorri-Gorrondatxeko apo lasterkaria edo Galeako itsaslabarretan bizi den belatz bikotea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +