Tokiko Agenda 21

tokiko agenda 21

  • 21 agenda Nazio Batuek garatutako ekimen bat da, udalerriek eta hiriek euren jarduketak modu integratuan garatzeko gida gisa, ingurumenaren, ekonomiaren eta gizartearen ikuspegitik, herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta ingurumena babesteko.
  • Oinarrizko tresna da garapen iraunkorrerako eta herritar guztien esku dago. Garapen iraunkorra hau da: gaur egungo beharrizanak asebetetzen dituena, baina datozen belaunaldien beharrizanak arriskutan jarri gabe, ingurumen, ekonomia eta gizarte kontuak modu integratuan landuz.
  • 21 Agendaren helburuak hauek dira:
    - Udal kudeaketa erraztea, tokiko iraunkortasuna lortzeko prozedura politiko eta administrazio egokiak landuz. Horretarako plan eta programa espezifikoak proposatzen dira.
    - Arduradun politiko eta teknikoak udal kudeaketa iraunkorrean motibatzea, proiektuaren bultzatzaile izan daitezen, herritarren parte hartzearekin aberastuz.
    - Tokiko iraunkortasunaren eta 21 Agendaren teorian eta praktikan prestakuntza ematea prozesuan zerikusia duten eragile guztiei.
    - 21 Agendaren prozesua, jatorria eta eboluzioa zabaltzea.
  • 21 Agendaren azken helburua da helburu eta konpromiso zehatzak gauzatzen dituen Ekintza Plana egitea eta gauzatzea.

http://www.udalsarea21.net/

- 2012-2015 jarduera plana Tokiko Agenda 21, 2015eko otsailaren 21eko Foro-ren berrikusketa

 Zure iritzia ezagutu nahi dugu eta zure kezkak eta ardurak zeintzuk diren jakin: ingurugiroa@getxo.net
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +