Berriak

Zinegoak

2017/03/06

Zinegoak Nazioarteko gaylesbotrans Zinemaldia Getxora helduko da

Luzemetrai bat, zazpi laburmetraia eta ipuin kontalarien saioa izango dira aurten Getxon Hegoak elkarteak Bilbon antolatutako “Zinegoak2017”Nazioarteko Gaylesbotrans Zinemaldiaren barruan izango diren jarduerak. Bere hedapenean hartuko du parte berriro ere Udal Gazteria Zerbitzuak. Oraingoan, gainera Gaztelekuan emango den nerabeentzako saio berezia izango da eta Kukupraka ludotekan ipuin kontalari baten saioa izango da. Hartara, aurtengo hedapena ikusle guztiei irekia izango da.

Aurtengo programa honako egun hauetan egingo da:

•          Martxoaren 8an: The Pearl of Africa filma luzea Algortako Kultur Etxean (Villamonte) Guztientzat irekia. 20:00etatik 21:30era

•          Martxoaren 12an: Nerabeentzako filma laburren zikloa GAUEGUN gaztelekuan. 11 urtetik 17 urtera bitarteko gaztetxoentzat. 18:00etatik 19:00etara

•          Martxoaren 22an: ipuin kontaketa Kukupraka Ludotekan. 5-6 urteko umeentzat (bazkideak) 18:00etatik 19:00etara

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR) eta Kostaldeko kalteak 04etatik 07 (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak  osteguneko 17.00etatik 19.00etara eta ostiraleko 05.00etatik 07.00etara

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00.00etatik 24.00etara, ostegunak 18 eta ostiralak 19

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +