Berriak

2017/01/04

Lau proiektu hautatu dira Wanted 2016 Ideia Lehiaketan

Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenerako sailak batera bultzatutako Wanted ideia lehiaketaren 8. ekitaldiak badu irabazlerik. Smart wetsuits, Hotzean Garbitu, Getxo Madness eta Katz Estudio Audiovisual dira, hurrenkera horretan, saria lortu duten proiektuen izenak.

Smart wetsuits uretako kiroletako jantzi adimentsu bat diseinatzeko proiektua da; Iñigo Bordek, Javier Estebanek eta Irati Leticia Izaguirrek bultzatutakoa da. Hotzean Garbitu bi ezezagunen artean, leku bitxi batean, sorturiko maitasun istorioaren inguruko film laburra da; eta bere bultzatzaileak dira Claudia Alejandra Martínez, Ane Asla, Maddi Barrenechea eta Eneko Díaz. Getxo Madness egitasmoak gure udalerrian hain errotuta dauden surf eta skatearen inguruko dokumental bat egingo du; Pelayo Berreteagak, Borja Canibek eta Jon Rosak proposatutakoa da. Eta Katz Estudio Audiovisual proiektuan Getxoko hainbat dendarentzako sustapen bideoak egin nahi dira; Ana Angulo, Itxaso Frau eta Nestor Aguirre dira horren sustatzaileak.

Proiektuek jasoko dituzten diru kopuruak honako hauek dira: 7.300€ (Smart wetsuits); 4.300€ (Hotzean Garbitu); 6.300€ (Getxo Madness); eta 4.100€ (Katz Estudio Audiovisual). Dirutan hartutako sariaz aparte, proiektu bakoitzak 10 orduko aholkularitza profesionala jasoko du, bakoitzak aukeratutako eremuan.

Azkenik, Zurrumurruen kontrako Estrategiatik 300na €ko saria emango die Hotzean Garbitu eta Katz Estudio Audiovisual proiektuei, bai batak bai besteak aurreiritzi eta zurrumurruen esparruan eragiteagatik. Hori dela eta, Zurrumurruen kontrako Estrategiak proiektu horiek Getxon estrategia horrekin bat egiten dutela aintzat hartu du.

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +