GUTXIENEKO BALDINTZAK ETA GOMENDIOAK

Azpiegitura

  •  Ondoko hauek izango dira gutxienekoak: txorrotako ura (Partzuergoaren kontratuaren eta ordainagiri baten bidez frogatu behar da), gutxienez txorrota bat, argia (baimendutako instalazio elektrikoa (Iberdrolaren kontratuaren eta ordainagiri baten bidez frogatu behar da), larrialdi argiak, bainugela (konketarekin eta komunarekin), eta su-itzalgailu bi (bata koadro elektrikorako eta bestea normala, 21 A-113B)
  • Ezin da sukalderik egon. Baldin badago, desgaituta egon behar da. Ezta su txikirik edo antzekorik ere
  • Mikrouhin-labea erabiltzea baimentzen da

 Espazioaren banaketa

  • Edukierari dagokionez, orientazio modura, ezin da egon aldi berean pertsona bat baino gehiago2 metrokoadroko.

 Zarataren kontrola

  •  Lonjaren jarduera barruan egin behar da.
  • Hosgabetu nahi izanez gero, profesionalekin egin
  • Musika-aparatuak, bozgorailuak, telebistak etab ateetatik eta leihoetatik urrundu behar dira. Ez dira alferrik ireki behar. Barruan ezin da gainditu etxebizitza baterako dezibelio maila normala.  75dB gaueko 10ak arte, eta ordutik aurrera telebista soilik entzun ahalko da bolumen normalean, ordenantza betez.
  • Ez aritu gidaridun ateak edo pertsianak etengabe irekitzen eta ixten.
  • Txirrinik badago, ez du zaratarik egin behar (barruan argia piztu arazi behar du) edo bolumena oso baxu eduki behar du.
  • Lokalaren kanpoaldean jendea biltzea galarazi behar da.
  • Lokalaren inguruan autoak, motorrak eta abarrekoak pilatzea eta zarata egitea galarazi behar da.
  • Lokalean ezin da motorrik, motozikletarik, motorren erregairik ez ekipo elektrogenorik sartu.

Higienea

  •  Ezin dira zaborrak pilatu. Hondakinak birziklatzen saiatu behar da.
  • Beirak eta ebakitzen duten gainerako gauzak berehala garbituko dira.
  • Noizean behin lokala aireztatuko da.
  • Lonjaren kanpoaldea ere txukun egon behar da.

Animaliak

  •  Lokalean ezin da animaliarik bakarrik egon.

Altzariak botatzea

  •  Taldeak altzariren bat botatzea erabakitzen badu, Trasteak Biltzeko Zerbitzuari deitu beharko dio.

Erantzukizun zibileko asegurua

  •  Erantzukizun zibileko aseguru bat kontratatu beharko da.
  • Lonja guztiek botika-kutxa eduki behar dute

Berokuntza

  •  Berogailu elektrikoak bakarrik baimentzen dira.  Entxufearen diferentziala lokalaren gainontzekotik bereiz egon behar da, indarreko zirkuituari konektatuta, eta zein bere magnetotermikoarekin.

Sarbideak

  •  Sarrera nagusia kalean egon behar da (espazio publikotik pribatura) eta inoiz ez atari, soto edo garaje batean.
  • Sarbideko atea erraz irekitzeko modukoa izan behar da. Ez da inoiz barrutik giltzez itxi behar.
  • Lokalean sartzeko bide bakarra pertsiana edo ate “preleva” bat denean, segurtasun neurri gisa ezin izango da inoiz itxita egon barruan norbait baldin badago.  Egoera honetan, lokala ez litzateke balioduna, Zaraten Ordenantza ez bailuke beteko. Salbu eta lokalak beste ate bat badauka, lehenengo eta bigarren atalak betetzen dituena.

BALDINTZA OROKORRAK

Kontratua sinatzea

  • Kontratu bat sinatu behar denean, sinatzen dutenak adinez nagusi izan behar dira. Adinez txikikoen kasuan, ama, aita edo legezko tutore batek sinatu behar du, kontratuaren bermatzaile gisa.
  • Bitartekaritza zerbitzuari lonjako kideen zerrenda emango zaio.
  • Era berean, jabeak bere datuak emango dizkio bitartekaritza zerbitzuari.

Programan izena ematea

  • Bitartekaritza zerbitzuari lonjako kideen zerrenda emango zaio: izen-abizenak, NAN eta kontakturako telefonoa. Bitartekaritza zerbitzuaren solaskide nortzuk izango diren adieraziko da (gutxienez bi).
  • Programan parte hartzearen berri emango zaio jabe erkidegoari.
  • Gazte taldeak programako dokumentuan jasotako baldintzak onartzen ditu eta beraiek betetzeko konpromisoa hartzen du.

Bitartekaritza Zerbitzuak fitxategi bat sortuko du, informazio honekin:

  •  Taldeko kide guztien izen-abizenak, NANa eta harremanetarako telefonoa
  • Lokalaren fitxa (planoa, azalera, kokapena…)
  • Lokalaren jabearen izen-abizenak, NANa eta harremanetarako telefonoa
  • Erreferentziako auzokide bat
  • Aitaren, amaren edo legezko tutorearen baimena, adin txikikoen kasuan
  • Alokairu kontratuaren edo lagapenaren kopia idatzia
  • Instalazio elektrikoa egoera onean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa
  • Su itzalgailua egoera onean dagoela egiaztatzen duen dokumentazioa
  • Erantzukizun zibilaren polizaren eta ordainagiriaren kopia
  • Taldeak dauzkan erabilera arauen zerrenda

 Gazte-taldeak aldatzen diren datuen berri eman behar du, baita lokaleko jarduerak bertan behera uzten baditu ere.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +