Gazte informazioko guneak

Zer da

Gazte informazioa administrazioak gazteei eskaintzen dien baliabidea da, helduaroko bizimodurako bidean laguntzeko asmoz. Baliabide honen bidez, gai zehatz batean dauden alternatiba ezberdinak eskaini gura dira, eta norberak une bakoitzean biderik egokiena har dezala mesedetu.

Gazte informazioko guneak

Gazte informazioa deszentralizatzeko estrategiaren barruan, Udaleko Gazteria Zerbitzuak gazte Informazioko hamahiru Gune jarri ditu, estrategikotzat jo dituen leku banatan. Batez ere gazteak joan ohi diren lokal publikoak dira (lokal pribatu bat ere badago):

Gazte Informazioko Guneetan gai ugariren inguruko informazioa eskainiko da, astero eguneratua: lana, lanerako prestakuntza, bekak, diru-laguntzak eta aisialdirako eskaintza. Gainera, gazteentzako iragarkien atal bat dago, gura duten pertsonek laneko, etxebizitzako, salerosketako, harremanetako, trukeetako eta boluntario-lanetako iragarkiak sar ditzaten. Iragarki horiek Gazte Informazio Guneen sare osoan zehar eta “Gazteak” gehigarriarekin batera zabalduko dira. Gune hauetako batzuk beka batzuen bitartez kudeatzen dira. 

Gazte informaziorako Europako gutuna

Gazte informaziorako Europako gutuna. Gazteentzako Informazioaren eta Aholkularitzaren Europako Agentziaren XV. Batzar Nagusiak 2004ko azaroaren 19an Bratislavan (Eslovakiako Errepublika) onetsia.

  1. Gazte argibiderako zentroak eta zerbitzuak gazte guztientzat zabalik egongo dira, salbuespenik gabe.
  2. Gazte argibiderako zentroek eta zerbitzuek begiratuko dute gazte guztiek informaziorako eskubide berdinak izatea, kokapena, jatorria, generoa, erlijioa edo gizarte maila kontuan hartu gabe. gizarte-egoera ahuleko taldeak bereziki kontuan hartuko dira, baita behar espezifikoak izango dituztenak ere.
  3. Gazte argibiderako zentroak eta zerbitzuak erabiltzeko errazak izan behar dira, aldez aurretik hitzordurik eskatu behar barik. Erakargarriak izan, inguru atsegina eta gazteen beharrak errespetatuko dituen funtzionamendu-ordutegia eduki beharko dute.
  4. Eskura jarriko den informazioa gazteen demandaren eta igarriko diren informazio-beharren arabera izan beharko da Gazteentzako behin-behineko interesa duten gai guztiak jorratu beharko dituzte eta sortzen diren kontu berriei egokitu behar izango zaizkie.
  5. Erabiltzaile guztiek pertsona orori dagokion errespetua jasoko dute, eta galderen aurreko erantzunak banan-banakoak izan beharko dira. Aurreko guztia egingo da, erabiltzaileak gaituz, autonomiaren erabilera sustatuz eta argibidea aztertzeko eta erabiltzeko gaitasuna garatuz.
  6. Gazte argibiderako zerbitzuak doakoak izan beharko dira.
  7. Informazioa eskura jarriko da erabiltzaileen konfidentzialtasuna eta anonimatua errespetatuz.
  8. Horretarako prestatuta dagoen langileek era profesionalean informazioa emango dute.
  9. Eskainitako informazioa osokoa, eguneratua, zehatza, praktikoa eta erabilerraza izango da.
  10. Informazioaren objektibotasuna bermatzeko behar diren ahalegin guztiak egingo dira, erabilitako iturriak egiaztatuz eta aniztasuna ziurtatuz.
  11. Eskainitako informazioa eragin erlijioso, politiko, ideologiko eta komertzialetik libre egon beharko da.
  12. Gazte argibiderako zentroak eta zerbitzuak ahaleginduko dira gazte kopuru handiena lortzen. Horretarako, bestelako taldeen eta beharren aurrean prozedura eraginkorrak eta egokiak erabiliko dituzte eta estrategiak, metodoak eta tresnak hautatzerakoan sortzaileak eta berritzaileak izango dira.
  13. Gazteek aukera izango dute gazte argibiderako lanaren etapa ezberdinetan era egokian parte hartzeko, zein eskualde-mailan, zein herrialde-mailan, zein nazio-mailan, zein nazioarteko mailan. Arestian aipatutako etapek, besteak beste, honakoak beregain har litzakete: Informazioaren demandaren identifikazioa, informazioa sortzea eta zabaltzea, informazioko zerbitzuen eta proiektuen kudeaketa eta ebaluaketa eta talde paritarioen jarduerak.
  14. Gazte argibiderako zentroek eta zerbitzuek gazteei zuzendutako beste zerbitzu eta egitura batzuei laguntza emango diete, eta bereziki, alde geografikoan kokatuta daudenekin. Gazteekin jarduera egiten duten gainerako erakundeekin eta bitartekariekin sareko lana egingo dute.
  15. Gazte argibiderako zentroek eta zerbitzuek gaztei laguntza emango diete, informazioaren eta komunikazioaren teknologia berrien bitartez eskuratutako argibidearen berri izateko eta berau erabiltzeko trebezia garatzeko.
  16. Gazte informazioaren lana diruz finantzatzeko iturri guztiek ez dira gutunarekin bateragarria izango, baldin eta, gutun honen printzipio guztiak aplikatzea utziko duen jarduerarik bermatzen ez badute.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +