Ludoteka

Ludotekaren bidez gure umeak denbora librean eta aisialdian modu dibertigarrian hezi eta euren protagonismoa bultzatu nahi dugu.

Ludoteka

ZER DA “KUKUPRAKA” LUDOTEKA?

Ludoteka haur eta gaztetxoentzako zerbitzua da. Ludotekaren bidez, batetik, gure umeak aisialdian modu dibertigarrian hezi nahi ditugu eta, bestetik, umeen artean aisialdian euskararen erabilera sustatu nahi dugu. Bertan aisialdirako hainbat ekintza egiten ditugu: jokoak, tailerrak, lankidetza-jolasak, hainbat motatako dinamikak. 

 

 

UDA 2017

Maiatzaren 8tik 19ra bitartean, biak barne, zabalik egongo da izena emateko epea Kukupraka Ludotekak udan zehar eskainiko duen astez asteko doako zerbitzuan parte hartu ahal izateko.  Ludotekak ekainaren 26tik irailaren 1era arteko zerbitzua eskainiko du, astelehenetik ostiralera, jai egunetan izan ezik, 10:30etik 13:30era bitartean, 5 urtetik 11 urtera bitarteko umeentzat, hau da, 2005etik 2011ra bitartean jaiotakoak.

Izena emateko orria: HEMEN

Izena emateko orria bete eta entregatzeko bi aukera dituzu:

1.- Posta elektronikoz:  helbidera bidali.

2.- Areetako Kukupraka ludotekara eraman.

 

2017-18 IKASTURTEA

Bestalde, maiatzaren 8tik 19ra bitartean ere (biak barne) izena eman beharko dute Ludotekara datorren ikasturtean joan nahi dutenek, baina kasu horretan, izena ematea Herritarren Arretarako Bulegoetan egin beharko dute. Ludoteka 2017ko irailaren 13tik 2018ko ekainaren 22ra egongo da martxan, hurrengo hiru txandatan:

  • 5 eta 6 urtekoentzat (2011 eta 2012an jaiotakoak) astelehen, asteazken eta ostiraletan, 17:00etatik 20:00etara;
  • 7 eta 9 urte bitarteko umeentzat (2008, 2009 eta 2010ean jaiotakoak) astearte eta ostegunetan, 17:00etatik 20:00etara,
  • 10 eta 11 urtekoentzat (2006 eta 2007) larunbatetan, 17:00etatik 20:00etara. 

Ikasturtean zehar ludoteka erabili ahal izateko bazkide izan behar da eta horretarako 40 euro ordaindu behar dira. Hobariak daude DSBE jasotzen dutenentzat eta familia ugarientzat.

Izena emateko orria: HEMEN

EGITARAU BEREZIA 10 eta 11 URTEKO GAZTETXOENTZAT

Ludotekak egitarau berezia eskaintzen die 10 eta 11 urteko gaztetxoei (2006 eta 2007an jaiotakoak): txangoak, irteerak, tailerrak eta abar. Ekintza horiek larunbatetan egiten ditugu, 17:00etatik 20:00etara. Elkartzeko tokia ludoteka da.

 

Argibide gehiago: Kukupraka ludoteka

Eskoletako plaza- AREETA  ' 94 466 03 55

Astelehen, asteazken eta ostegunetan: 10:00- 13:30

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +