Guregune Gaztelekua
Zer da Gunegune?
Guregune gaztelekua 11 urtetik (beteak) 17 urtera bitarteko gazteentzako zerbitzua da. Lagunekin gustura egoteko, jendea ezagutzeko, hainbat jardueratan parte hartzeko edo zure ekimenak aurrera ateratzeko leku bat da.
Zer gin daiteke Guregune gaztelekuan?
Hainbat gune daude...
...topagunea: berbetan, aldizkari bat irakurtzen, pelikulak ikusten edota Play edo Wii-an jolasten egoteko tokia.
...ordenagailu eta mahai-joku gunea.
...ping-pong mahaia eta futbolina eta dituen gela.
...sukaldea: praktikatzeko eta tailerrak egiteko
Zer egin behar da?
Ezer ez, ez da ordaindu behar, ezta izena eman ere. Etorri besterik ez.
Noiz irekitzen da Guregune gaztelekua?
- Astearte, asteazken, ostegun eta igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
- Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 22:00etara.
- Astelehenetan eta abuztuan itxita dago.
Udako ordutegia (uztaila)
- Astearte, asteazken eta ostegunetan: 17:00etatik 20:30etara.
- Ostiral eta larunbatetan: 17:00etatik 21:00etara.
- Igandetan: 17:00etatik 20:00etara.
- Astelehenetan itxita dago.
Non dago Guregune gaztelekua?
Romo
RKEan, Santa Eugenia Plaza 1, behea
Telefonoa: 944.660.022
Posta-e: guregunegaztelekua@getxo.eus
2019ko otsaileko programazioa
- Otsailak 1: ASANBLADA
- Otsailak 3: IRTEERA: NATURAREN ONURA, GUZTION ARDURA
- Otsailak 8: TXAPELKETA: FUTBOLINA
- Otsailak 10: TXAPELKETA: PIN PON
- Otsailak 13: TAILERRA: HARREMANAK
- Otsailak 16: IRTEERA: BOLERARA
- Otsailak 19, 21, 26, 28 : TAILERRA: XAKEA
- Otsailak 22: TAILERRA: SEXOLOGIA
- Otsailak 24: SUKALDARITZA: TORREZNOAK