XXXVI. Antzerki Jardunaldiak

kartela

2018ko Urriaren 5etik 14ra

Aurkezpena

 36 urteko ibilbidea ospatuko dute aurten Getxoko Antzerki Jardunaldiek. Jarduera horretan euskal antzerkigintzaren erakusleiho izan dira eta, urtez urte, publiko guztientzako hainbat ikuskizun gerturatu dizkigute.

Aurtengo egitarauan 12 antzezlan bildu dira, euskaraz zein gaztelaniaz. Horietako bost haurrentzat izango dira, beste horrenbeste helduentzat eta, gainerakoak, adin guztietako publikoarentzat. Saio guztiak Algortako San Nikolas plazan eta Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan, "Las muertes de los otros" ikuskizuna izan ezik, Romo Kultur Etxean antzeztuko dena.

Azken lan horrekin zabalduko da helduentzako eskaintza. Muntaia pertsona migratzaileen errealitatea gerturatuko digu eta Inmigrazio eta Kulturartekotasun udal zerbitzuaren Zurrumurrik Ez estrategiaren barruan dago. Horrez gain, honako lan hauek osatzen dute helduentzako egitaraua: "Tendríamos que haber empezado de otra manera" komedia beltza, "Enredo familiar" lan dibertigarria eta, azkenik, "Zazpi senideko". Azken horretan anaitasunaren sentimendua ardatz nagusi duten zazpi istorio bildu dira.

Haurrek ere non aukeratu izango dute jardunaldietan: "Zoro gaitezen" pailazo-ikuskizuna, "Linbo planeta" txotxongilo-antzezkizuna, jatetxe xelebre batean girotuta dagoen "Chef Nature" lana, "Bidaia ezezaguna" erromeria eta "Kontukantari 2" ikuskizun musikala.

Hori guztiari adin guztientzako eskaintza gehitu behar zaio: "I U" eta "El fin de las cosas" dantza-piezak eta "Soy ellas - Haiek naiz" zirko garaikidearen ikuskizuna.

Azkenik, antzerki arineko egitaraua egongo da laugarren urtez jarraian. Guztira, gehienez 20 minutu dirauten 11 muntaia antzeztuko dira. Lan guztiak Algortako Kultur Etxean izango dira hilaren 7an eta 14an.

Egitaraua 2018

ostirala 5

"Las muertes de los otros" (Moon Produkzioak)
gaztelaniaz, helduentzat
Romo Kultur Etxea, 20:00, 5€

larunbata 6

"Zoro gaitezen" (Txirri, Mirri eta Txiribiton)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€

"Tendríamos que haber empezado de otra manera" (Ékoma Teatro)
gaztelaniaz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€

igandea 7

"I U" (Lasala)
"El fin de las cosas" (Doos colectivo)
dantza, testurik gabe
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik

"Linbo planeta" (Dejabu Panpin Laborategia)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€

Antzerki arina
Algortako Kultur Etxea, 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00

 

ostirala 12

 "Chef Nature" (Markeliñe)
testurik gabe, adin guztientzat
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik

 

"Enredo familiar" (Txalo Producciones)
gaztelaniaz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€

 

larunbata 13

 "Soy ellas - Haiek naiz" (Rojo Telón)
zirkua, testurik gabe, adin guztientzat
Algortako San Nikolas plaza, 13:00, sarrera dohainik

 "Zazpi senideko" (Artedrama)
euskaraz, helduentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 20:00, 10€

 

 igandea 14

 "Bidaia ezezaguna" (Xilipurdi)
euskaraz, haurrentzat
Algortako San NIkolas plaza, 13:00, sarrera dohainik, 18:00, 5€

 "Kontukantari 2" (La Enana Naranja)
euskaraz, haurrentzat
Areetako Andrés Isasi Musika Eskola, 18:00, 5€

 Antzerki Arina
Algortako Kultur Etxea, 18:30-19:00-19:30-20:00-20:30-21:00


 Sarrerak: Kutxabanken orotarako kutxazainak, wwww.kutxabank.es web orria, Algortako Kultur Etxea (Villamonte kalea A-8), 944914080 telefono zenbakia eta Andrés Isasi Musika Eskolako txarteldegia (ikuskizuna hasi baino ordu bat lehenagotik)

Antzerki Arina 2018

 Algortako Kultur Etxea (Villamonte, A-8)
sarrera: saio bat 3€, lau saioko abonamendua 9€ (Algortako Kultur Etxean hilak 7 eta 14 salgai, 17:30etik aurrera)
informazio gehiago: http://teatrobrevegetxo.wix.com/antzerkiarinagetxo

 

igandea 7

  • 18:30: (Des)kontrolatuta, Sobretodo amargo, El hurto
  • 19:00: Espinazo o callos, Neopreno
  • 19:30: (Des)kontrolatuta, Sobretodo amargo, El hurto
  • 20:00: Espinazo o callos, Neopreno
  • 20:30: (Des)kontrolatuta, Sobretodo amargo, El hurto
  • 21:00: Espinazo o callos, Neopreno

igandea 14

  • 18:30: Diva di palo, Foley Artist, Agur eta Dolore
  • 19:00: El elefante y la paloma, Tabernaria, Ponme tu historia aquí
  • 19:30: Diva di palo, Foley Artist, Agur eta Dolores
  • 20:00: El elefante y la paloma, Tabernaria, Ponme tu historia aquí
  • 20:30: Diva di palo, Foley Artist, Agur eta Dolore
  • 21:00: El elefante y la paloma, Tabernaria, Ponme tu historia aquí
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +