Atzerritartasunari eta diskriminazioari buruzko lege aholkularitza

Europar Batasuneko pertsona nazionalak, eta beren familiak baldintza jakin batzuetan daudela, Espainian bizi daitezke eta bertan lan egin dezakete. Erkidegoko pertsonak edo Europako herritarrak deritzete. Europar Batasunekoak ez diren herrialde bateko pertsonek Espainian besteren kontura langile batek kontratatuta) edo beren kontura lan egin dezakete. Horretarako, indarrean dagoen atzerritartasun legeriak Egoitza Baimena eskatzen du. Hein handi batean, etorkinak integratzeko aukerak zehazten ditu.

ATZERRITARRENTZAKO ARRETA JURIDIKOKO ZERBITZUA: AHOLKU SAREA

Eusko Jaurlaritzak informaziorako eta arretarako AHOLKU SAREA sortu du. Doako telefonoa. TEL.: 900 84 08 90

Administrazio-egoeraz eta atzerritarrei buruzko legeriaz zalantzak argitu nahi dituzten immigranteentzat. Zer eskaintzen da: informazioa, orientazioa, aholkularitza, eta zerbitzu espezializatuetara bideratzea.

Telefonoak itzulpen-sistema dauka EAEn hitz egiten diren hizkuntza nagusietarako.

Gainera, zuen kontsultak asesoria@euskadi.eus  helbide elektronikora bidal ditzakezue.

 

Uribe Kostan bizi diren pertsonentzako elkarte laguntzaileak:

  • KOSMOPOLIS: Alangoeta 8, Getxo. Tel.: 688 605 551 y 946 852 103
  • CÁRITAS: Ribera 8, Bilbao.Tel.: 94 402 00 99
  • CITE (CC.OO): Muelle de Uribitarte 4, Bilbao. Tel.: 94 424 34 24
  • CRUZ ROJA:  Virgen de la Guía 2, Bajo, Portugalete. Tel.:  94 462 83 61

Eusko Jaurlaritzaren atzerritartasunari buruzko txostenetako informazioa

ERA BEREAN: Diskriminazioko biktimentzako arreta zerbitzua

ERABEREAN Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak bultzaturiko sarea da. Arraza, etnia edota nazio jatorriak, zein sexu-orientazioa eta -identitateak eta genero identitateak eragindako diskriminazioari aurre egitea du helburu.

Sarea aipaturiko Sail honek eta hainbat giza erakundek osatzen dute. Erakundeok era nabarmenean immigrazio arloan, ijitoen herriaren sustapenean eta LGTB taldeen sustapenean lanean dihardute.

Liburuxka

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +