BIZILAGUNAK Getxo / Elkartzeko bideak

Ekimen honekin elkartzeko eta ospatzeko espazioak sortu nahi ditugu getxoztarron artean, udalerrian kulturartekotasuna, aniztasuna eta interakziorako eremuak bilatzen ditugunontzat.

Jakingura duten auzokideentzat zabalik dago, hemen, han eta harago jaio diren getxoztarrentzat, herriaren aniztasuna ospatu eta elkar ezagutu, elkarrekin egon eta pertsonen arteko zubiak eraiki nahi dituztenentzat da Bizilagunak. Euskal kulturaz gain Getxon kultur aniztasun handia dugu, eta hauen arteko zubiak ere eraiki nahi ditugu…
Urteroko pograma (liburuxka)
Antolatzaileak:
  • Egizu Elkartea
  • Getxoko Etorkinen Plataforma Federazioa 
  • Ibilki Elkartea 
  • Getxoko Udala
Laguntzaileak:
  • SOS Arrazakeria
  • Eusko Jaurlaritza

Bizilagunak ELKARTZEKO JAIA

MAIATZAK 21, ZABALA (ALGORTA)
 

Maiatzaren 21ean Kultura aniztasunaren mundu eguna ospatuko dugu interesa duten lagunekin. Horretarako, Algortako Fadurako garagardotegian egun osoko topaketa antolatzen ari gara. Gure proposamena da elkarrekin bazkaltzea eta hainbat tailer eta esperientzia egitea, umeek zein helduek: hausnartzeko espazioak, dantzak, musika eta munduko janariak. Animatu eta lagunen artean zabaldu deialdia, primeran pasako dugu!

Non: Fadurako garagardotegia (Algorta)
Egitaraua:
10:45 Geroa irudikatzeko tailerra
13:00 Tailer eta jarduera ludikoak ume eta helduentzat
14:30 herri-bazkaria
Tailerretan parte hartzeko eman izena: 644 595 191 / getxobizilagunak@gmail.com

2017ko bideoa:

 

Bizilagunak MILA ZAPORE

EKAINAK 16

Kartela

Mila Zapore  kulturen arteko gastronomia tailerra da, eta hainbat jatorritako irakasleek gidatuta oso plater ezberdinak prestatuko ditugu talde txikietan.

Lehen prestatutakoa elkarrekin afalduko dugu. 

Doako jarduera.

Izena eman (derrigorrezkoa):
Rozio (euskaraz) 644 277 155 / Cony (gaztelaniaz) 644 595 191 / getxobizilagunak@gmail.com

Animatu! Une ederra konpartituko dugu. 

Bizilagunak MENDIRA/AL MONTE

2017ko UZTAILAK 9
Kartela
 
Euskal Herriko eta beste hainbat tokitako mito eta kondairak konpartituko ditugu, ibilbide honetan ipuinetarako tartea egongo da, baita ibiliko garen tokiko toponimiaz gozatzeko ere. Euskara eta naturaren arteko harremanari tarte berezia egingo diogu. Arrastian etxera bueltatuko gara, animatuko zara?
2017ko ekainaren 15etik aurrera izen emateko epea zabalik.(658 360 292 - ibilkibidaiak@gmail.com )
 

Bizilagunak BAZKARIAK

2017ko AZAROAK 12 (14:00etan)
Liburuxka
 
Getxoko familiak bazkari baten bueltan elkartzea helburu duen egitasmoa da.
Bazkari horietako bakoitzean hauek parte hartuko dute: bertako jatorria duen familia bat, familia etorkin bat eta dinamizatzaile bat, denon arteko zubi-lana egingo duena.
2012. urtetik 5.000 lagunetik gora izan dira Euskadin ekimen honetan parte hartu zutenak. Aurten, zeuk ere parte har dezakezu esperientzia aberasgarri honetan.
Bertana jaio bazinen, edota zeure bikotekidearekin edota familiarekin hemen bizi bazara, eta geure herriko beste familia bat ezagutu nahi baduzu bazkari hauetako baten bitartez, animatu.
Nahiago duzun moduan parte har dezakezu: gonbidatzen duen familia, gonbidatua den familia ala dinamizatzaile izanda.
Izena emateko eranskinak: 

 

Bizilagunak GALA SOLIDARIOA

ABENDUAK 2, KURSAAL (DONOSTIA)
 
BIZILAGUNAK BAZKARIETAN parte hartu duten lagunekin Donostiako Kursaalara joango gara, bertan omenaldia egingo zaie parte hartzaile guztiei.
 

BIDEOAK

2016 Bizilagunak Euskadi

2015 Bizilagunak Euskadi

 

 

2014 Bizilagunak Euskadi

 


2013ko BIDEOA

“Bizilagunak-Aldameneko familia” izeneko bideoa ikusgai dago jadanik Interneten. Getxoko Udalak, Egizu Getxo Euskaldun taldeak eta Etorkinen Plataformak  pasa den azaroan antolatutako  (Gipuzkoako SOS Arrazakeriak 2011n martxan jarritakoarekin bat eginda) ekimenaren uneak eta irudiak eskaintzen ditu lanak (http://youtu.be/gkWu2Jzf-gg), hain zuzen ere, pasa den azaroaren 17an udalerrian ospatutako  16 bazkarietako esperientzia batzuk. Horietan bertoko eta atzerriko 32 familiek hartu zuten parte, guztira 130 bat pertsonak, elkar ezagutu eta beren errealitate desberdinez hitz egiteko. Era berean,    Gipuzkoako SOS Arrazakeriak Donostian parte hartu zuten familiei eskaini zien omenaldiaren irudiak ere agertzen dira bideoan. Omenaldi horretan zurrumurruen kontrako estrategia ere sendotu zen.

Helburua etxekoen arteko gune informala sortzea ahalbideratzea izan zen, bertoko eta atzerritar pertsonak elkar ezagutu ahal izateko, hiri edo auzo berean bizi izanda ere, normalean elkar ezagutzeko aukera ez  dutenak. Mahai baten inguruan familiak era naturalean mintzatu ziren hurrengo gaiez: ohiturez, kulturaz, hizkuntzez, errotzeaz, zaletasunez, etorkizunerako proiektuez, zailtasunez. “Esperientzia horrek aurreiritziak eta estereotipo negatiboak bertan behera uztera laguntzen duela uste dugu eta baita auzokideen arteko harremanak estutzen dituela eta auzoan elkar ezagutzeko balio duela ere” azaldu du Elena Coriak, Immigrazioko Unitateko zinegotziak. 

Ekimenean bertoko familiekin batera, besteak beste, Filipinas, Peru, Bolibia, Senegal, Argentina, Ekuador, Rumania eta Uruguayko beste batzuek ere hartu zuten parte.

“Aldameneko familia” esperientzia Europako hainbat tokitan ospatu zen batera. Euskadin guztira 200 familia eta 100 dinamizatzaile  elkartu ziren 100 bazkariren inguruan, 800 lagunen partaidetzarekin.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +