Emakumeentzako Jabekuntza Eskola

Cartel

Getxoko emakumeentzako jabekuntza eskola sareko proiektua da eta, horren bidez, emakumeen ahalduntzea bultzatu eta beraien parte-hartzea sustatu nahi dugu politikan eta gizartean.

Emakumeek hausnartzeko, eztabaidatzeko eta ikasteko topaleku izateaz gainera, eskola adin eta jatorri guztietako emakumeekin partekatzeko tokia ere bada eta, bertan, kolektiboetan eta sareetan parte hartzeko eta antolatzeko aukera eskaintzen da.

Aurten eskolaren 15. urteurrena ospatuko dugu, eta urte hauetan guztietan zehar 1.600 emakumek parte hartu dute eskolan, eta etorkizunean gehiago izatea nahi dugu.

Ongi etorri Getxoko Emakumeen Jabekuntza Eskolara!
Aurrera, zuen zain gaude!

2018/2019 Ikasturtea. Gogoratu data hauek

  • Behin-behineko izen-ematea: irailaren 13tik 21era
  • Onartutakoen zerrenda eta itxaron zerrenda (PDF / 534 Kb)
    Onartutakoen zerrendak Villamonteko Kultur Etxean, RKEn, Herritarren Arretarako Bulegoetan eta udalaren web gunean argitaratuko dira.
    OHARRA! Ez da telefono bidezko jakinarazpenik egingo.
  • Matrikula: irailaren 28tik urriaren 5era.
    Plaza lortzeko ezinbestekoa izango da matrikula ordaintzea, eta epearen barne ordaintzen ez baldin bada itxaron zerrendan dauden ikasleei deituko zaie taldea osatu arte.
    ADI!!! Epearen barne ordaintzen ez baldin bada itxaron zerrendara joko da.
    Dirua ordaindutakoan, baxarik izanez gero, ez da dirua itzuliko.
    Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen duten ikasleek, gazte txartela dutenek, 18 eta 24 urte arteko ikasleek edo langabezia txartela dutenek 5 euro ordainduko dituzte ikastaro bakoitzeko.
    OHARRA! Matrikula bakarrik Berdintasun Zerbitzuan formalizatu ahal izango da (Urgull kalea z/g, 2. solairua. Algorta) honako ordutegietan:
    - Astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 14:00etara.
    Astearteetan eta ostegunetan, 16:00etatik 20:00etara. 

2018-2019 Ikastaroa

  • Emakumeen jabekuntza eskola Getxo. Liburuxka (PDF / 622 Kb)
  • Non izango dira ikastaroak?
    Kontrakorik adierazi ezean ikastaro guztiak eskolan egingo dira, Martikoena kaleko 16. zenbakian (Alangoko anbulatorio ondoan).
    Haurtzaindegi zerbitzua behar izanez gero edo ikastaroa egiteko nolabaiteko egokitzapenak behar izanez gero, izen-emateko egunaren aurretik harremanetan jarri 944 660 136 telefono zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz honako helbide elektronikora:berdintasuna@getxo.eus. 

2018-2019ko Ikastaro zerrenda

  • Komunikazio lerroa
    - Jendaurrean hitz egitea. (20 ordu) 5€. Otsailaren 21etik apirilaren 11ra. Osteguna, 18.00etatik 20.30era
    - Kominikazio afektiboa, komunikazio eraginkorra. (21 ordu) 10€. Urriak, 16, 23 eta 30. Azaroak 6 eta 20. Abenduak 4 eta 11. Asteartea, 18.30etik 21.30era. 
  • Nortasun eta subjetibotasun femeninoaren lerroa
    - Begiak irekita maiatzeko artea. (16 ordu) 5€. Urtarrilak 19 eta 26. 10.30etik 14.30era eta 15.30etik 19.30era
    - Neure burua ikusi eta sentitzen dut, desirak nire gorputza zeharkatzen du, beraz existituegiten naiz. (16 ordu) 5€. Urriak 19 eta 26, 17.30etatik 20.00etara. Azaroak 9 eta 16, 17.30etatik 20.00etara. Azaroak 23 eta 30, 17.30etatik 20.00 etara. 
    - Erroak eta fruitiak. Genealogia femeninoari buruzko tailerra. (16 ordu) 5€. Apirilaren 1etik maiatzaren 27ra. Astelehenetan, 18.00etatik 20.00etara. 
    - Norbere burua maitatzen iakstea. (46 ordu) 20€. Urriaren 17tik  abenduaren 19ra (10 saio). Otsailaren 20tik maiatzaren 29ra (13 saio). azteazkenetan, 18.30etik 21.30era. 
  • Munduko emakumeen elkartasun eta trukatze lerroa
    - Kultura arteko esperientziak (3 saio urtean)
    - Hizketaldia: genero arrazioak direla eta jarraituak izan diren Saharaz hegoladeko emakumeak. (2 ordu) Doakoa. Azaroak 27, 18.30etik 20.30era. 
  • Feminismoaren lerroa:
    - Autodefensa feminista, sakontze ikastaroa (8 ordu) 5€. Otsailak 16. 10.00etatik 14.00etara eta 15.30etik 19.30era (Adi!: Bakarrik Maitena Monroyekin autodefentsa feministako ikastaroa egin dutenentzat!)
    - Autodefensa feminista kaleko jazarpenaren aurrean (15 ordu) 5€. martxoak 16, 23 eta 30. Apirilak 6 eta 13. Larunbatetan, 1.00etatik 14.00etara (Adi1: Euskaraz, 14tik 25 urtera arte)
    - Ez gara zoroak ezta mendekoak, feministak gara (12 ordu) 5€. Urtarrilaren 16tik otsailaren 13ra. Asteazkenetan, 18.00etatik 20.30era.
  • Osasunaren lerroa:
    - Zaintzeko eredu berriak sortzen (16 ordu) 5€. Urtarrilaren 9tik otsailaren 27ra. Asteazkenetan, 10.00etatik 12.00etara. 
    - inteligentzia emozionala osasuna sustatzeko (16 ordu) 5€. Otsailak 1, 2, 8 eta 9. Ostiraletan, 16.00etatik 20.00ak arte. Larunbatetan, 10.00etatik 14.00ak arte. 
    - Zoru pelbikoa indartzea (20 ordu) 5€. Martxoak 6, 11, 13, 18, 20, 25 eta 27. Apirilak  1, 3, 8. Astelehen eta asteazkenetan, 18.00etatik 20.00etara.
  • Kultura birdefinitzeko lerroa
    - Euskal literatura feminista (20 ordu) 5€. Euskaraz!. Urtarilak 15, 22 eta 29. Otsailka 5, 19 eta 26. Martxoak 5 eta 26. Apirilak2 eta 16. Astearteetan, 18.00etatik 20.00etara.
    - Nire edertasuna margotu (8 ordu) 5€?. Urriak 20. 10.00etatik 14.00etara. 16.00etatik 20.00etara.
  • Autonomia sendotzeko lerroa
    - Eskuak argira, elektrizitate tailerra autonahikotasunerako (24 ordu) 10€. Urtarrilaren 14tik martxoaren 4ra. Astelehenetan, 17.30etik 20.30era.
    - Kotxeen mekanika tailerra. (7 ordu) 5€. Maiatzaren 11n eta 12an. Ostiraletan, 17.00etatik 20.00etara. Larunbatean, 10.00etatik 14.00etara.

Harremanetarako

Eskolari buruzko informazio gehiago

Aurreko edizioak

Abisu Horia

.

Osteguna, hilak 13:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 12etatik 24etara
- Haizeagatik haizeguneetan kostaldean 12etatik 24etara
- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 19etatik 22etara

Ostirala, hilak 14:
- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan 00etatik 24etara

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +