Berriak

Aulki hutsak

2018/11/20

Hutsik zeuden 85 aulkik gogoratu zituzten estatuan aurten erahildako emakumeak 

Ia 100 pertsonak parte hartu zuten azaroaren 25ean ospatzen den Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, Getxoko Udalak antolatutako indarkeria matxistaren biktimen aldeko ekintzan, salaketa publikokoa, oroimenekoa eta lehengoratzea bideratzekoa.

Hutsik eta izen-abizenekin egon ziren 85 aulkik aurten estatuan erahildako emakume eta haurrak ikusarazi zituzten. Manifestu bat irakurri zuten eta horren lehenengo esaldia izan zen “emakumeen aurkako indarkeria emakume eta gizonen arteko desberdintasunaren adierazpenik muturrenekoa eta larriena da“. Manifestuak gogora ekarri zuen 2003.urtetik hona estatuan erahildako emakumeak 971 izan direla; ikusarazi zituen arrazoi desberdinengatik salaketa ez jartzea edo jasaten ari diren indarkeriaren berri ez ematea erabakitzen duten emakumeak, eta nabarmendu zuen biktimen lehengoratzea lortzeko derrigorrezkoa dela lehenengo eta behin emakumeei ahotsa ematea.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +