Berriak

Deialdia

2018/10/24

Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko ikerketa bekaren laugarren edizioa deituta

  • Proiektuak aurkezteko epea urriaren 25etik azaroaren 26ra zabalik

Helburua da emakume getxotarrek  historia eta bizitza kultura, sozial, ekonomiko edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea.

Lanak aztertuko duen gaia emakumeek Getxoren historian izan duten paperari buruzko informazioa eskaintzen duen edozein ikerketa izango da, emakume batek modu indibidualean, emakume talde batek edo Getxoko emakumeek kolektibo gisa. 

Beka norbanakoak edo taldeak eska dezakete. Ikuspegia historikoa, hezkuntzakoa, lanekoa, ekonomikoa, antropologokoa…edo diziplina anitzekoa izan daiteke.

Bekara aurkeztu nahi duten pertsonek gehienez 15 foliokoa izan beharko den proiektua aurkeztu beharko dute, eta horretan besteak beste, titularra, edukiak, gaiaren justifikazioa, helburuak eta metodologia  agertu beharko dira. Euskaraz zein gazteleraz aurkeztu ahal izango da. Proiektuak Udaleko erregistro nagusian aurkeztu beharko dira, HABetan edo legeak aurreikusitako tokietan. 

Hautatutako proiektua lehiaketaren ondoko hilabetetan egin beharko da. Dotazio ekonomikoa 10.000€koa izango da, eta %75ekoa izango da proiektua aurkezten denean eta gainerakoa, %25a, behin betiko txostena ematen denean.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +