Berriak

Elkarteen sareari buruzko lana

2017/04/07

Elkarteen sareari buruzko lana aukeratua, Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko ikerketa beka jasotzeko

El asociacionismo femenino en Getxo (1960-2016), aukeratua izan da Getxoko Udalak antolatutako Getxoko historian emakumeek egindako ekarpenari buruzko III. Ikerketa beka jasotzeko. Getxoko Udalak antolatuta, 10.000€koa da, eta ekimenaren helburua da emakumeek historia eta bizitza kulturalean, sozialean, ekonomikoan edota politikoan egin duten ekarpena berreskuratzea eta ezagutzera ematea. Oraingoa zortzi proposamen aurkeztu dira eta aukeratutakoa urtearen amaierarako egon beharko da amaituta.

Proiektuak Getxoko emakumeen elkarteen 1960tik orain arteko historia aztertuko du, gizarte getxotar anitza sortzera lagundu duten hainbat emakumek eduki duten era ugari aztertzeko, hain zuzen ere, balore, jarrera, esperientzia, aukera eta bizi-proiektu desberdinetatik. Aldi berean, elkarteen papera aldarrikatuko du lanak, udalerrian eduki duten eragin ekonomiko, sozial eta kulturala agerian utziz. “Ideia da herriko historiara ikuspegi feministatik ekarpena egin ahal izatea, eta horrek denboran zehar emakume horiek egin duten lana edo udalerriko bilakaera historikoan eduki duten eragina ikustaraztea eta aldarrikatzea ahalbideratuko digu eta baita elkarteen sarea bera elikatzera eta indartzera ere lagundu ahal izango du, historiaren azterketatik”, azaldu du David Beorlegik berak. Lana aurrera eraman ahal izateko, ahozko oroimena landuko du “emakumeei egingo dizkien elkarrizketen bitartez, artxiboetan dagoen emakumeen ikusezintasunak suposatzen duen zailtasuna gainditu ahal izateko”, amaitu du Beorlegik. 

Alerta Laranja

Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

Gomendioak

Abisu horiak:

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (GAUR)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 06etara eta 16etatik 18etara (Asteazkenak 17)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Nabigazioa lehenengo bi milietan (Ostegunak 18)

- Itsasaldeko arriskuagatik: Kostaldeko kalteak 04etatik 04etara eta 17etatik 19etara (Asteazkenak 17)

 

  • Rss
  • Youtube
.
Udaltzaingoa 94 466 0202
  • Parking
  • Parking adaptado
  • Parking carga y descarga
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +