Nabarmenak

2018 / 2019 Emakumeentzako jabekuntza eskola

2018 / 2019 Emakumeentzako jabekuntza eskola

 

Aurten eskolaren 15. urteurrena ospatuko dugu, eta urte hauetan guztietan zehar 1.600 emakumek parte hartu dute eskolan, eta etorkizunean gehiago izatea nahi dugu.

 

Behin-behineko izen-ematea: irailaren 13tik 21era - Formularioa

 

 

 


Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa

Emakume eta gizonen egoeraren diagnostikoa

Diagnostiko honen bitartez, udalerrian emakume eta gizonen egoerari buruzko ikuspegi orokor eta gaurkoa erakutsi nahi dugu, alde batetik, kanpoko mailan,  udalerriko errealitatea eremu sozial, ekonomiko eta politikoaetan, eta bestaldetik, udal mailako barne errealitatea.

Zehaztu beharra dago diagnostikoak ez duela egin nahi izan eremu bakoitzaren azterlan monografikorik, baizik eta bakoitzaren alde giltzarriak nabarmendu genero ikuspegitik eta haien azterketa eta balorazioa egin, horiek guztiak kontuan hartuz.

 

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana Getxon

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana Getxon

Hurrengo lau urteetarako plan hau urtero ebaluatuko da, eta berdintasun politiken izaera transbertsala bermatzen duen ibilbide-orria izan nahi du. Hartara, esku hartzeko lau ardatz dauzka: emakume eta gizonen arteko berdintasunerako gobernantza, emakumeak euren parte hartze soziopolitikorako eta balioak aldatzeko ahalduntzea, antolaketa sozial erantzunkidea, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza. Ardatz bakoitza bi programatan garatzen da eta, beraien helburuak betetzeko, 99 neurri proposatzen dira.

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua martxan jarri dugu. Getxoko Berdintasun Sailak eta Herritarren Parte-hartze eta Gardentasun Sailak sustatutako ekimena da eta honen helburua balizko Emakumeen Etxeari buruzko beharrizan, nahi eta iritziak identifikatzea da. Horretarako, udalerriko emakumeen lagin ordezkagarri baten iritziak eta errealitateak jaso ahal izateko espazioak eta mekanismoak ezarriko dira.

 

“Maitasunak” bideoa

“Maitasunak” bideoa

Maitasunak bideoa “Emakumeak Elkarrekikotasunean minutuko bideoaren tailerrean” egin dute Jabekuntza Eskolan. 12 emakumek hartu dute parte tailerrean, Kultura, Communication y Desarrollo GGKEak eta Film Sozialak Zinema Ikusezinaren nazioarteko Jaialdiak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Amal Ramsisek, El Cairoko Emakumeek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak zuzendariak eman du tailerra.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +