Hurrengo ekitaldiak Jazoera guztiak ikusi

Nabarmenak

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana Getxon

Emakume eta Gizonen Berdintasunerako Plana Getxon

Hurrengo lau urteetarako plan hau urtero ebaluatuko da, eta berdintasun politiken izaera transbertsala bermatzen duen ibilbide-orria izan nahi du. Hartara, esku hartzeko lau ardatz dauzka: emakume eta gizonen arteko berdintasunerako gobernantza, emakumeak euren parte hartze soziopolitikorako eta balioak aldatzeko ahalduntzea, antolaketa sozial erantzunkidea, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko bizitza. Ardatz bakoitza bi programatan garatzen da eta, beraien helburuak betetzeko, 99 neurri proposatzen dira.

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua

Emakumeen Etxearen inguruko Hausnarketa Prozesua martxan jarri dugu. Getxoko Berdintasun Sailak eta Herritarren Parte-hartze eta Gardentasun Sailak sustatutako ekimena da eta honen helburua balizko Emakumeen Etxeari buruzko beharrizan, nahi eta iritziak identifikatzea da. Horretarako, udalerriko emakumeen lagin ordezkagarri baten iritziak eta errealitateak jaso ahal izateko espazioak eta mekanismoak ezarriko dira.

Otsailaren 10erako urtarrilaren 27tik

Feminismoa eta maskulinitateari buruzko hausnarketa tailerra

Feminismoa eta maskulinitateari buruzko hausnarketa tailerra

Gizonei zuzendutako tailerra. Izen- emateak zabalik 2017ko urtarrilaren 31 arte.

“Maitasunak” bideoa

“Maitasunak” bideoa

Maitasunak bideoa “Emakumeak Elkarrekikotasunean minutuko bideoaren tailerrean” egin dute Jabekuntza Eskolan. 12 emakumek hartu dute parte tailerrean, Kultura, Communication y Desarrollo GGKEak eta Film Sozialak Zinema Ikusezinaren nazioarteko Jaialdiak antolatuta, Udalaren laguntzarekin. Amal Ramsisek, El Cairoko Emakumeek egindako Zinemaren Nazioarteko Jaialdiak zuzendariak eman du tailerra.  

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +