Gobernu Irekia
Herritarren parte-hartzea
Getxo Lagunkoia
Getxo Lagunkoia

GETXO LAGUNKOIA pertsona nagusientzat udalerria hiri atsegin bihurtzeko proiektua da. Hiria eraikitzeko proiektua da, udal zeharkako ikuspegia eduki behar duena.
Proiektuak bere lehenengo urratsak pasa den ekainean eman zituen, Udalak Nagusiekin Atseginak diren Europako Hiriei eta Komunitateei buruzko Dublineko Adierazpenarekin bat egitea onartu zuenean. Adierazpen hori Munduko Osasun Erakundearen proiektua den Nagusientzako Hiri Atseginen Munduko Sarearen irizpideekin eta ekintzekin bat dator. Ondoren, Getxok bat egin zuen Eusko Jaurlaritzaren EUSKADI LAGUNKOIA ekimenarekin, zahartzen ari diren pertsonentzat bizitzeko gune atseginak sustatzeko mugimendua bideratzeko herritarren, eta alor publikoaren eta pribatuaren partaidetza sustatzen duena.
Une honetan, Euskal Autonomi Erkidegoan adin guztietako pertsonentzako hiriak eraikitzeko lan egiten jarri diren ia 40 udalerrietako bat da Getxo, adin guztiko pertsonentzako hiria eraikitzeko. Izan ere, Getxo egokia izan daiteke horretarako bere neurriagatik eta beren biztanleen piramidearen ezaugarriengatik.
Getxok 80.000 bat biztanle ditu, eta horietatik %31 60 urtetik gorakoak dira (14.094 emakume eta 10.413 gizon). Orain arte abian jarritako jardueren eta zerbitzuen artean daude Eusko Jaurlaritzaren Mugiment ekimenean parte hartzea, ibiltzeko hitzorduak, erorketak prebenitzeko tailerrak eta smartphonen erabilerari buruzko saioak antolatzea, eta pertsona nagusientzako ibilbideen eta baliabideen foiletoa kaleratzea.
GETXO LAGUNKOIA proiektu bizia da, amierarik gabekoa, beti hobetzeko aukerak izango dituelako, guztiontzako hiri lagunkoiaren aldekoa. Izan ere, pertsona nagusientzat lagunkoia den hiria gune integratzailea eta irisgarria da, zahartze aktiboa sustatzen duena. Pertsona nagusientzat lagunkoia den hiria herritar guztiontzako hiri hobeagoa izango da.
