Berriak

Kontrataziorako laguntza ekonomikoak

2018/12/04

Informazio-liburuxka

2018. urtean Getxon enpleguaren sorrera sustatzeko enpresetarako laguntzen udal-programaren deialdia eta oinarri arautzaileak. Diru-laguntza horiek enplegua sustatzeko toki-ekintzetarako laguntzen Lanbide- Euskal Enplegu Zerbitzuaren deialdiaren barnean kokatzen dira (2018-06-20ko EHAA).

Laguntza hauek baliatu ahalko dituzte helbide soziala Getxon duten enpresek, komertzioek eta profesionak eta irabazi-asmorik gabeko erakundeak, elkarteak eta fundazioak edo, kanpoan izanik, pertsona bat kontratatuko dutena Getxon dagoen lantoki baterako.Laguntza horiek 3 hilabeteko edo gehiagoko kontratuei aplikatuko zaizkie.

Laguntza hauen xede dira 2018ko ekainaren 21a eta 2018ko abenduaren 31 bitartean hasi diren kontratuak.

Dokumentazioa: 

Eskariak aurkezteko tokia:

Informazio gehiagorako, Getxolanekin harremanetan jar zaitezke 94.466.01.40 telefono-zenbakira   deituz   edo  honako helbide elektroniko honen bitartez: getxolan@getxo.eus.

Honakoen babesarekin:

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +