Berriak

U.LAB 2018ko MOOC 4.0

2018/06/03

Lidergo eraldatzaileari buruzko MITen (Massachusetts Institute of technology) nazioarteko prestakuntza batean parte hartu nahiko zenuke?

Getxolanek lagunduko zaitu U.LAB 2018ko hurrengo MOOC 4.0 egiten: LEADING FROM DE EMERGING FUTURE

U.lab doako online-offline ikastaro bat da. MOOC (Massive Open Online Course – Doako Online Ikastaro Masiboak) formatuan eskaintzen da eta hiru hileko iraupena du. U.Lab Otto Scharmer-en U teorian oinarrituta dago. Teoria horrek norberaren, erakundeen edota gizartearen eraldaketa bilatzen du eta, horretarako, egoerei aurre egiteko gure moduaren aldaketatik abiatzen da. Funtsean, adimena eta zentzumenak geure barne-muinetik zabaltzean datza, bertatik abiatuta, inspirazio eta sormen kolektiboko prozesuak martxan jartzeko.

Ikastaroa mooc 4.0 bat da, hau da, online prestakuntza-mota horretako eredu pedagogikorik aurreratuena, mundu osoan zuzeneko saioetan (LIVE) parte hartzeko aukera ematen baitigu, baita Getxolanen tokiko ezagutza-hubean ere.

Getxolanen lehenengo fase bat egingo dugu ekainean eta uztailean, MOOCen printzipioetara hurbiltzeko. Horretarako, bi orduko lau saio egingo ditugu MOOCa jarraitzeko prestatuko zaituzten funtsezko gai batzuk ezagutu ditzazun. Ondoren, 2018ko irailetik aurrera, zuzeneko 4 saio ikusiko ditugu taldean, zeinetan mundu osoko u.lab komunitateak parte hartuko duen, eta gure arloko gainerako parte-hartzaileekin konektatuko gara, ikastaroaren edukietan sakontzeko tokiko ikuspegitik. Kalkulatu da ikastaroak, batez beste, astean bost ordu eskatzen dituela. U.lab 13 astetan egituratuta dago; beraz, online prestakuntza-modulu bakoitza burutzeko bi aste daude.

Zergatik parte hartu:

  • U Teoriaren inguruko ikasketa-prozesu kolektiboa partekatzeko, eta besteengandik zein beste batzuekin batera ikasteko, toki- eta mundu-mailan. Helburua XXI. mendeko prestakuntza-agertoki berri bat probatzea da. 
  • Bertan, gure ideietan sakondu eta horiek zehazteko denbora eta tokia aurkituko ditugu, toki-mailan aldaketa nola gauzatu argitzeko. Izan ere, haren bidez, gure ardurak eta interesak partekatzen dituzten inguruko beste pertsona batzuekin harremanetan jarri ahalko gara.

Parte-hartzaileek ingeles-maila ertaina eduki behar dute online ikastaroa jarraitu ahal izateko; hala ere, 2018ko edizioan ikastaroaren edukiak biltzen dituzten bideoek gaztelaniazko transkripzioak izango dituzte.

Informazio gehiago jaso nahi baduzu…

https://www.youtube.com/watch?v=bGXyTq65C_A

https://issuu.com/simoon04/docs/ulab_magazine_01

https://www.facebook.com/MITxU.Lab/

Ikastaroaren edukietara sartu ahal izateko, edX plataformaren bidez izena eman beharko duzu: https://www.edx.org/course/u-lab-leading-emerging-future-mitx-1%20%205-671-1x-0

2018ko ekainean eta uztailean u.lab 0x Awareness-Based Systems Change with u.lab - How to Sense and Actualize the Future ikastaroa landuko dugu. 90 minutuko iraupena du, eta u.lab: Leading from the Emerging Future ikastaro nagusirako sarrera bat da. Ikastaroa hasi baino lehen edo ikastaroaren lehenengo astean egin daiteke, hau da, irailaren 13tik 20ra bitartean.

1. fasea: Aurrez aurreko saioak ekainean eta uztailean

Aurrez aurreko atala Getxolanen instalazioetan garatuko da, bost saiotan:

  • 2018-05-31. Aurrez aurreko 1. saioa (14:00etatik 16:00etara): U.lab deskubritzen. 2018rako lan-proposamena.
  • 2018-06-07 – Aurrez aurreko 2. saioa (14:00etatik 16:00etara): % 10 ikusgarria vs % 90 ikustezina. Iceberg eredua.
  • 2018-06-21 – 3. saioa (14:00etatik 16:00etara): U teoriaren sarrera. Inguruan ditugun adibideak.
  • 2018-07-05 – 4. saioa (14:00etatik 16:00etara): Lider izatea disrupzio denboretan.
  • 2018-07-19 – 5. saioa (14:00etatik 16:00etara): Elkarrekin sortzea. Lets Go Team S.Coop enpresako Cayetana Arrik bideratutako saio berezia ideien prototipaketaren hastapenei buruzkoa.

2. fasea: Aurrez aurreko saioak irailetik abendura 

Aurrez aurreko zatia Getxolanen instalazioetan garatuko da, bost saiotan: aurkezpen saio bat eta zuzeneko lau saio global, u.lab erkidego osoarekin:

  • 2018-09-13an 2018ko edizioaren aurkezpen saioa egingo da (14:00-16:00)
  • Data zehazteke dago: Live session #1 (16:00 - 19:00)
  • Data zehazteke dago: Live session #2 (16:00 - 19:00)
  • Data zehazteke dago: Live session #3 (16:00 - 19:00)
  • Data zehazteke dago: Live session #4 (16:00 - 19:00)

Informazio jardunaldian zehaztasun gehiago eman eta zalantzak argituko ditugu. Hemen izango da:

Lekua:  Getxo Elkartegia (Ogoño, 1 - Areeta)

Ordutegia: 14:00 - 16:00

Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi baduzu, jar zaitez harremanetan Getxolanekin, 94 466 01 40 telefono-zenbakiaren edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +