Berriak

SICTED Kalitate turistikoaren programa

2018/02/06

Helmugetako Kalitate Turistikoaren Sistema

Programa honek bi helburu desberdin jorratzen ditu:

  • Turismo-sektorea profesionalizatzea, turismo-enpresen barneko kudeaketa ziurtatzea eta bezeroak gustura izatea, eta instalazioak seguruak eta erosoak izatea bermatzen duten prozesuak kontrolatzea.
  • Helmugako tokietako erabateko kontzientziazioa sortzea bai enpresen arteko elkarlana bai entitate  publiko eta pribatuen artekoa bultzatuz, betiere taldearentzako onura bilatuz.

Establezimenduei laguntza emango zaie kudeaketa zorrotzagoa egin dezaten; horretarako, hainbat metodologia eta tresna eskainiko zaizkie: kudeaketarako eskuliburuak, trebakuntza, Kalitateko pertsonal teknikoa…

Programaren onuradunak

Getxon turismoarekin lotutako zerbitzuak eskaintzen dituzten enpresa txikiak eta ertainak.

Prozesua

Konpromisoa Kalitate Turistikoarekin bereizgarria lortzeko faseak honako hauek dira:

  • Trebakuntza. Turismo-enpresek eta helmugako eragileek, urtean behin, trebakuntza saioak jasotzen dituzte kudeaketa eta zerbitzuaren kalitatea hobetzeko, jardunbide egokien eskuliburuen eta sektorearen unean uneko egoerari buruzko trebakuntzarako ekintzen bidez.
  • Bisitaldi indibidualizatuak eta mintegiak taldeka: Enpresek langile espezializatuen laguntza izaten dute jardunbide egokien eskuliburuak aplikatzeko. Horretarako, bisita indibidualizatuak jasotzen dituzte eta mintegietan parte hartzen dute taldeka.
  • Ebaluazioa. Metodologian finkatutako hobekuntzak abian jarri ondoren, establezimenduei balorazioa egiteko bisita egiten zaie egin dituzten ekintzak egiaztatzeko, eta egoerari buruzko txosten bat egiten da Kalitatezko Turismoarekiko Konpromisoa adierazten duen diploma eman edo ez erabakitzeko.

Izendapena Espainiako Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Sailak, Basquetourrek eta Getxo Udalak ematen dute.

Kostua

Horrek 0 euroko kostu ekonomikoa ekarriko die programako enpresa parte-hartzaileei.

Informazio gehiago nahi baduzu edota hurrengo deialdirako plaza erreserbatu gura baduzu, idatzi: turismokalitatea@getxo.eus

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +