Berriak

Getxoko Izakinen amaierako merkatua

2018/02/21

OHARRA

2018ko martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Eguna, hainbat erakundek greba orokorra/lanuztea deitu dute, zenbait helbururekin eta ordutegi ezberdinetan.

Algortako Dendak elkarteak eskatu digu jakitera eman dezagula balitekeela udalerriko komertzio batzuek eskubide hori gauzatzea. Beraz, komertzio batzuk itxita egon litezke ordutegi jakin batzuetan.

Inguruabar hori kontuan izanik, data jarri zenean kontuan izan ez zena, izakinak amaitu arteko merkatua hilaren 12ra (astelehena) luzatuko da, eguraldia gorabehera.

 

84 dendek parte hartuko dute Getxoko Izakinen Amaierako Merkatuan, martxoaren 8 eta 9an goizez eta arratsaldez eta larunbatean, martxoaren 10an goizez. Udazken-neguko denboraldiaren amaiera honetan, dendek prezio merkeetan kalera aterako dituzten produktu anitzak aurkitzeko aukeraizango dugu.

Aurreko edizioen arrakastaikusita, Getxoko Udalak ekimen hau bermatzen du berriro ere herriko komertzioa bultzatzeko eta sektore komertzialak eskainidezakeena erakusteko helburuaz.

Algorta eta Areetako denden kanpoaldean denetarikizango dugu;  modako artikuluak, kirola egitekoak, oinetakoak, lentzeria, liburuak, altzairuak, osagarriak…

Eguraldiak ez badu uzten merkatua behar bezala garatzea, astelehenera eta asteartera, martxoaren 12 eta 13ra luzatzea aurreikusten da.

 Parte hartzen duten establezimenduen zerrenda

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +