Berriak

Getxo MEETING

2017/08/09

Martxoaren 1a: Nola muntatu azkar batean marketineko mikroekintza bat

Getxo MEETING 14:30etik 16:30era, Getxo Elkartegia Ogoño kalea 1, 48930 Areeta-Getxo

Nola muntatu azkar batean marketineko mikro-ekintza bat. Forma ematen lagunduko al diogu elkarri? Taldeka egingo dugu lan, zeure negozioa ezagutzera ematearekin zerikusia duten erronketarako ideiak sortzeko.

Eta baraurik bazatoz, lasai egon, hamaiketakoa daukagu.

Ikuspegi berri batekin, kontaktu baliagarriekin eta gehiagorako gogoz joango zara, seguru. Eman izena getxopro@getxo.eus helbidean.

 

Informazio gehiago: http://www.getxo.eus/eu/getxolan/noticias/218

#GetxoMEETING hamabostean behin egingo den topaketa da; bertan, udalerriko enpresa eta pertsona ekintzaileek ideiak parteka dezakete eta elkarri gauzak iradoki ahal dizkiote. Antzeman da dagoeneko indartsuak diren enpresak dituzten pertsonek nahiz sorkuntza-prozesuan daudenek behar hauek dituztela: besteek izandako esperientzietatik ikastea eta gai praktikoak partekatzea. Zalantzak argitzea, ziurgabetasuna kudeatzea, erabilgarria den informazioa partekatzea, sareak eta kontaktu berriak sortzea, etab. norbera ekintzailetza-prozesuan ez isolatzeko konponbidea dira.

Saioak dinamizatuko dira, eta horietako bakoitzak eztabaidatzeko gai nagusi bat izango du. Era horretan, denbora hobeto aprobetxatzea ahalbidetuko da, baita bertaratutakoen itxaropenak eta beharrak betetzea ere.

Saioak bi ostegunetik behin egingo dira, 14:30etatik 16:30etara, Getxo Elkartegian (Ogoño kalea, 1, 48930, Getxo).

Doakoak izango dira, eta beharrezkoa izango da aldez aurretik Getxolanen izena ematea, 94 466 01 40 telefono-zenbakiaren edo getxopro@getxo.eus helbide elektronikoaren bitartez.

Parte hartu ahal izateko, beren negozioa sortzeko prozesuan dauden pertsonen kasuan, interesdunek Getxon erroldaturik egon beharko dute edo beren negozioa udalerri horretan kokatu beharko dute; dagoeneko sortutako enpresen kasuan, negozioak udalerrian kokatuta egon beharko du.

Laburbilduz, Getxo MEETING ekintzailetzaren inguruan jakin-mina eta interesak dituzten pertsonek elkar ezagutzeko eta elkarrekin harremanetan sartzeko aukera da. Asmoa da modu irekian eta egituratuan arazoei eta irtenbideei buruz hitz egitea, eskainitako saioen bitartez.

Getxo MEETINGen, enpresa bat daukaten pertsonek euren negozioa bitaminekin elikatzen duten txokoan, azken saioan gertatu zena kontatuko dizugu. Horrela, ikasitakoaren klabeak ulertu ahalko dituzu (hurrengo topaketarako arin-arin izena ematen duzun bitartean).

 

Getxo Meeting otsailaren 15ean: Sormena lantaldean, konpondutako arazoa.

Gai honetan denak gaude ados: Ze ondo egiten den lan ondo lan egiten denean, ezta? Taldean lan egiten dugunean, arazoak zailagoak dira eta garaipenak, gozoagoak. Horregatik, Getxon negozio propioa daukan jendearekin hamabostean behin egiten dugun topaketan, bi pertsona edo gehiagoko lantaldea dagoenean sormena sustatzeko orduan klabe interesgarriak aurkitu beharra azpimarratu genuen.

Funtzionatzen ez duenean, zergatik izaten da? Aurreko saiora etorri zen jende guztia ados zegoen gauza batzuetan: zaila da ideiak gauzatzea, askotan proiektua fokoa ondo zentratu gabe hasten da, galdera nahikoak egin gabe, eta prozesuetan, sarritan, inplikazio gutxi dago. Eta kritikoegiak izateagatik, botere-jokoengatik, azaleratzen diren egoengatik, eta abar, bakoitzak berea baino ez ohi du ikusten. Horrek guztiak ekartzen du jendeak elkar ez ulertzea, astirik ez izatea (denbora alferrikako eztabaidetan xahutu delako), eta motibazioa galtzea.

Horregatik, antidotoen zerrenda bat egin nahi dugu, eta jarrera-aldaketa batzuk landu, hobeto lan egiteko bezeroekin, kolaboratzaileekin, hornitzaileekin, langileekin eta abar.

Hona hemen zeure lantaldea gehiago motibatzeko eta, beraz, sormen handiagoa izateko, zerrenda magikoa:

  1. Lan-arauak ezartzea, talde berri batekin.
  2. Entzute aktiboa landu. Enpatia jorratu. Mezu argi eta zuzenak bidali.
  3. Helmuga argiak. Helburu bat, beharrizanak identifikatzea.
  4. Planeatu. Erdibideko mugarriak edukitzea eta dimentsionatzea. Egutegi bat.
  5. Ekintza zehatzenak eta epe motzak ere lehenestea eta planeatzea.
  6. Pertsona bakoitza eta taldea oro har motibatzea.
  7. Eginkizunak banatzea, helburu argiekin.
  8. Tolerantzia eta mentalitate irekia sustatzea, ideiak eta ametsak sortuz.
  9. Norbere buruari galderak egitea, galderak birformulatzea, ezarritako beharrizan eta asmoei egokitzeko.
  10. Arduradun-kate bat finkatzea, arazoak bideratzeko.
  11. Errendimendu txikiko jendea badago, detektatu: pentsatu zein den bakoitzaren beharrizana, jarrera horren azpian.
  12. Eustea, automotibazioa praktikatuz.
  13. Inplikatutako pertsonekin emaitzak konpartitzea, lorpenak ospatzea.
  14. Balizko hobekuntzak taldean pentsatzea, entzunez.

Konponbideak jartzean, konturatu ginen alde emozionala lantzea oso garrantzitsua dela, eta funtsezkoena dela proiektuaren hasieraren bidez jendearen gogoa pizten jakitea eta lortu gura denaren espiritua transmititzen jakitea.

Zer kenduko zenuke zerrendatik? Eta zer erantsi? Ikusten duzunez, saio hauen bidez beti egin dezakezu aurrera gehiago, eta hobeto, zeure negozioan. Eta galdera berriak egiten dizkiozu zeure buruari aurrera segitzeko.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +