Berriak

Getxo Elika. Elikadura osasungarria

2018/01/19

Getxoko Udaleko Ekonomia Sustapenak eta Getxo Kirolak-ek bultzaturiko ekimena.

Getxo Elika I Elikadura osasungarria espazio ireki bat bultzatu eta dinamizatzeko ekimena da, elikaduraren inguruan topaketa, trukea eta inspirazioa sustatzeko. Balioa eskaintzen duten eta ekintzailetzarako eta ongizatea garatzeko aukera berriak sortzen dituzten konponbideak prestatuko dira hemen. Eragileak konektatuz eta proiektuak dinamizatuz, geure gizartea Getxotik abiatuta eraldatu nahi dugu, esperimentazioaren, ikasketaren eta etengabeko berrikuntzaren bidez.

“Sukalderaino” sartzea nahi dugu elikadurarekin eta osasunarekin zerikusia duen guztia interesatzen zaigulako; zure iradokizunak, ekimenak, jarduerak, galdera, etab.

KONTAKTUA

www.getxoelika.eus/eu
944308073

kaixo@getxoelika.eus

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +