Berriak

Dinamizazio ekonomikorako diru-laguntzak

2018/01/24

Dinamizazio ekonomikorako diru-laguntza deialdia. 2018. urtea

Getxoko Udalak, udalerriko enpresen, enpresa-elkarteen, adituen nahiz administrazioaren elkarteen eta federazioen artean lankidetza sustatu eta bultzatzeko, laguntza hauek abian jarriditu eta profesionalizazio,  sustapen nahiz dinamizazio ekonomikoaren jarduerak abiarazten laguntzea dute helburu.

Diru-laguntzaren lerroak honexek dira:

1. lerroa: Getxoko merkatarien edo/eta ostalarien elkarteei eta merkatarien edo/eta ostalarien elkarteak multzokatzen dituzten Bizkaiko lurraldeko federazio eta beste erakunde batzuei bideratuta dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

2. lerroa: Udalak bultzatu nahi dituen eremu estrategikoetan adituen eta enpresarien elkarteei bideratuta, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

3. lerroa: nortasun juridikorik ez duten elkarteei bideratuak, dinamizazio ekonomikoaren jarduerak egiteko laguntzak.

4. lerroa: nortasun juridikorik gabeko enpresa eta elkarteei bideratuta, jarduera turistiko erregularrak abian jartzeko laguntzak.

Diru-laguntzak eskatu ahal izango dituztenak:

a) Getxoko udalerriko merkatarien eta ostalarien elkarteak, hurrengo baldintzak betetzen badituzte:

b) Bizkaiko lurraldeko adituen elkarteak, enpresa-elkarteak eta federazioak nahiz beste erakunde batzuk, elkarteak multzokatzen badituzte, Eusko Jaurlaritzako Elkarteen Erregistroan erregistratuak badaude eta betiere jarduerak Getxoko udalerrian gauzatzen badituzte.

c) Nortasun juridikorik gabeko elkarteak.

d) Turismo arloko enpreask

Eskaerak, oinarriberezietan adierazitako nahitaezko dokumentazioarekin batera, honako edozein udal-bulegotan aurkeztu ahalizango dira:

  • Udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoa. Foruen kalea, 1. 944660066 telefonoa.
  • Andra Mariko Herritarren Arreta Bulegoa. Benturillena, 17. 944660166 telefonoa.
  •  Romo-Areetako Herritarren Arreta Bulegoa. Las Mercedes kalea, 13. 944660266 telefonoa.
  • Algortako Herritarren Arreta Bulegoa. Torrene kalea, 3. Algorta. 944660366 telefonoa.

Ordutegiak kontsultatzeko: www.getxo.eus 

Modu berean, 39/2015 Legeak, urriaren 1ekoak, HerriAdministrazioen Administrazio Prozedura Erkideariburuzkoak 16.4 artikuluan aurrezikusitako edozein tokitan aurkez daiteke.

Eskaerak aurkezteko hilabeteko epea emango da, oinarri bereziak Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen diren unetik zenbatzen hasita, alegia, 2018ko urtarrilaren 30etik otsailaren 28ra.

Diru laguntzen deialdiari buruzko SAIO INFORMATZAILEA antolatuko da,  otsailaren 8an, eguerdiko 13:30etan,  Ekonomi Sustapenerako egoitzan. Izena emateko, deitu 944660140 telefonora.

Edozein kontsulta Sustapen Ekonomikoaren telefono-zenbakian (94 466 01 40) edo e-postaz (getxolan@getxo.eus) formulatu ahal izango da.

Fitxa laburpena

Oinarri arautzaileak (B.A.O. 2018/21 urtarrilaren 30ekoa)

BDNSko deialdiaren laburpena

Eskaera eredua. 1. lerroa

Eskaera eredua. 2. lerroa

Eskaera eredua. 3. eta 4. lerroak (Nortasun juridikorik ez duten elkarteak)

Eskaera eredua. 4. lerroa

1.Lerroaren ebazpena

2. Lerroaren ebazpena

3. Lerroaren ebazpena

4. Lerroaren ebazpena

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +