Berriak

3D inprimaketak

2018/01/04

 

Getxoko Udalak, 3DLAN.org elkartearekin lankidetzan, inaugurazio-jardunaldi bat antolatu du Getxolanen urtarrilaren 22an egingo dena, kirolaren eta ongizatearen eremuko beharrizanak identifikatzeko, konponbideak diseinatzeko eta 3Dn inprimatzeko programatutako jarduerak aurkeztuko dira.

Lan hauen fase guztiak urtarriletik apirilera egingo dira, asteroko tailerrekin, ideiak asmatzeko, diseinatzeko eta fabrikazioko etapak modu irekian lantzeko, parte hartzen duten pertsonen arteko elkarlanarekin.

Programatutako tailerrak honako hauei zuzenduta daude: kirol materiala eta ekipamendua fabrikatzen eta banatzen dituzten enpresak, kirol klubak, kirola modu pertsonal edo amateurrean egiten duten pertsonak, egokitze-premiak dauzkaten pertsonak, eta diseinugile / makerrak.

Alor tematiko hauek landuko dira: taldeko kirolak (errugbia, futbola, saskibaloia, ...), uretako kirolak (bela, igeriketa, surfa, ...), banako kirola (runninga, tenisa, fitnessa, skatea, ...) eta bizitza egokitua (ezintasunak, adineko pertsonak, ...).

 

Jardunaldietako parte hartzearen bidez, 3D inprimatze teknologiak eskaintzen dituen aukerak ezagutzera ematea, eta kluben, enpresen, pertsonen eta diseinugile / makerren arteko lankidetza sareak sortzea izango da helburua. Horrela identifikatuko dira beharrizanak, negozioak sortzeko aukerarekin, Getxok gizarte eta ongizate alorretako berrikuntza-espazio irekia izaten jarraitzeko apustuarekin segitzeko.

Informazio gehiago eta izen-ematea

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +